Lege-oharra

Lege-oharra

NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEAK, alegia webgunearen arduradunak (aurrerantzean, “zentroa”), erabiltzaileen eskura jartzen du dokumentu hau. Dokumentu honen bidez bete nahi dira Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (BOE, 166. zk.) jarritako betebeharrak eta webgunearen erabiltzaile guztiei jakinarazi nahi zaie zeintzuk diren erabilera-baldintzak.

Webgune honetara sartzen den pertsona orok bere gain hartzen du erabiltzaile-eginkizuna, eta konpromisoa hartzen du hemen ezarritako xedapenak zorrotz betetzeko. Halaber, aplikagarri den beste edozein lege-xedapen betetzeko konpromisoa ere hartuko du.

Zentroak eskubidea izango du webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko. Zentroa ez dago derrigortuta betebehar horiek aurrez jakinaraztera ezta erabiltzaileei ohartzera, eta nahikoa izango da zentroaren webgunean argitaratzea.

1.IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Domeinu-izena:neversikastetxea.com

Izen komertziala: NEVERS IKASTETXEA

Sozietatearen izena: NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEA

CIF: F48170427

Helbide soziala: Bruno Mauricio Zabala kalea 6, 48200 Durango (BIZKAIA)

Telefonoa: 946810946

e-posta: colegio@neverscooperativa.es

2. JABETZA INTELEKTUALAREN ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK

Webgunearen programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako elementuak, diseinuak, logotipoak, testua eta/edo grafikoak zentroarenak dira edo, hala badagokio, egileen berariazko lizentzia edo baimena dute. Webguneko eduki guztiak behar bezala babestuta daude jabetza intelektualari eta industrialari buruzko araudiaren bidez, bai eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta ere. Zertarako erabiliko diren alde batera utzita, erreprodukzio osoa edo zati bat, erabilera, ustiapena, banaketa eta merkaturatzea egiteko, beharrezkoa izango da zentroak aldez aurretik idatzizko baimena ematea. Aldez aurretik baimendu gabeko erabilera oro egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen ez-betetze larritzat joko da.

Webgunean ager daitezkeen zentrotik kanpoko diseinu, logotipo, testu eta/edo grafikoak beren jabeenak dira, eta beraiei buruz sor daitezkeen eztabaiden erantzuleak jabeak dira. Zentroak berariaz baimentzen du hirugarrenek zuzenean webguneko eduki zehatzetara birbideratu ahal izatea, eta, nolanahi ere, neversikastetxea.com webgune nagusira birbideratu ahal izatea.

Zentroak titularren alde aitortzen ditu jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak, eta ez du esan nahi eskubide edo erantzukizuna dagoenik horien gainean, ez eta haren laguntzarik, babesik edo gomendiorik ere.

Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak beteko ez balira, edo webguneko edozein edukiri buruzko oharren bat egiteko, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: colegio@neverscooperativa.es

3. KALTE-GALEREN ERANTZUKIZUNA

Ataria nola erabiltzen duzun zure erantzukizuna izango da erabat. Zentroa berariaz salbuetsita geratuko da erabiltzaileari edo hirugarrenei Baldintza Orokor hauetan eta aplikagarri diren beste batzuetan ezarritakoaren aurkako erabilerak eragiten dizkien kalteetatik edota galeretatik.

Erantzukizun hori zabalduko da zuk edo beste edozeinek atarian edo haren zerbitzuetan sartzeko esleitutako sarbide-kredentzialetatik edo antzekoetatik egiten duzuen erabilerara.

Garrantzitsua da zuk jakitea aplikagarri zaizkizun Baldintza Orokor edo Baldintza Partikular hauek betetzen ez badituzu, guk aukera izango dugula zuri sarbidea ukatzeko gure zerbitzuetara eta edukietara aldez aurretik abisatu gabe.

4. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTERTZEA

Zentroak aukera ematen dizu webgunera, bertako edukietara edota zerbitzuetara sartzeko, arrazoizko ardura-maila emanez. Zentroaren asmoa da erabiltzaileak webgunea erabiliz gozatu ahal izatea. Hala ere, ezin dugu bermerik eskaini, ezta erantzukizunik hartu, kalte-galerak honako ondorio hauengatik sortzen badira:

  • Webgunearen edota bere zerbitzuen edo edukien eskuragarritasuna, mantentze-lana eta funtzionamendu eraginkor ezagatik.
  • Eskaintzen diren edukien edota zerbitzuen zehaztasuna, egiazkotasuna, gaurkotasuna eta erabilgarritasunagatik, eta ondoren erabiltzaileak horiek erabiltzeko duen eragatik.
  • Kode maltzurrak edo erabiltzailearen edo hirugarrenen sistema informatikoari kalteak eragin diezazkiokeen beste edozein elementu informatiko kaltegarri egoteagatik. Nolanahi ere, erabiltzaileak izan behar ditu elementu horiek detektatzeko eta desinfektatzeko tresna egokiak.
  • Zure aldetik edukiak jaso, lortu, bildu, zabaldu edo transmititzeagatik, eta honako eskubide hauek urratzeagatik: jabetza intelektuala, diseinuak edota markak, ohorea, norberaren eta familiaren intimitatea, datuen babesa, irudia, jabetza edo hirugarrenen edozein eskubide.
  • Webgunearen erabilera okerra egiteagatik; alegia, zilegia ez bada, arduragabea, iruzurrezkoa, baldintza orokor hauen aurkakoa, fede onaren aurkakoa, oro har onartutako erabileren aurkakoa edo ordena publikoaren aurkakoa bada.
  • Hirugarrenek emandako zerbitzuak eta webgunean zure eskura jarritako zerbitzuak ez badira zilegiak, kalitatezkoak, fidagarriak, erabilgarriak, eguneratuak eta eskuragarriak.

5. COOKIEN ERABILERA

Webgune honek cookie teknikoak erabil ditzake (zerbitzariak informazio-fitxategi txikiak bidaltzen ditu orrialdera sartzen den pertsonaren ordenagailura) gunearen funtzionamendu eta bistaratze egokirako ezinbestekotzat jotzen diren funtzio batzuk betetzeko. Edonola ere, erabilitako cookieak aldi baterakoak dira. Horien helburu bakarra da nabigazioa eraginkorragoa izatea, eta desagertu egiten dira erabiltzaileak saioa amaitutakoan. Cookie horiek ez dute datu pertsonalik eskaintzen, eta ez dira erabiliko datu horiek biltzeko.

Cookieak erabiliz, litekeena da webgunea dagoen zerbitzariak ezagutzea erabiltzaileak zein nabigatzaile darabilen, nabigazioa errazagoa izan dadin. Hori dela eta, esate baterako, aukera ematen die erabiltzaileei bisitaldi guztietan ez erregistratzeko, baldin eta aldez aurretik erregistratu badira eremu, zerbitzu, promozio edo lehiaketetara sartzeko. Audientzia, trafiko-parametroak, garapena, sarrera-kopurua eta abar neurtzeko ere erabil daitezke. Kasu horietan cookiak baztergarriak dira, baina erabiltzailearentzat onuragarriak izan daitezke. Webgune honek ez du cookie baztergarririk instalatuko erabiltzaileak aurretiaz baimenik ematen ez badu.

Webgune honek berezko cookiak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu helburu analitikoetarako eta publizitate pertsonalizatua erakusteko, nabigatzeko ohituren arabera egindako profil batean oinarrituta (adibidez, ikusitako orrialdeak kontuan hartuz). Webgunea bisitatzen duten erabiltzaile guztiei cookie horien erabileraren berri ematen zaie banner flotatzaile baten bidez. Erabilera onartuz gero, bannerra desagertu egingo da, baina beti izango du aukera baimena ezeztatzeko eta informazio gehiago lortzeko, gure cookien politika kontsultatuz. Erabiltzaileak aukera du, halaber, bere nabigatzailea konfiguratzeko cookieak noiz jasotzen dituen jakiteko eta bere ekipoan instalatzea ekiditeko. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, kontsultatu itzazu mesedez nabigatzailearen jarraibideak.

6. LOTURA-POLITIKA

Litekeena da webgune honetatik hirugarren webguneetako edukietara bideratzea. ARDURADUNAK ezin dituenez beti kontrolatu hirugarrenek euren webguneetan sartzen dituzten edukiak, ez du bere gain hartuko eduki horiekiko inolako erantzukizunik. Edonola ere, berehala kenduko ditu bertako edukiak, baldin eta estatuko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak badira, eta berehala etengo du webgune horretara birbideratzea. Era berean, agintarien esku jarriko du aipatutako edukia.

Zentroak ez ditu bere gain hartuko foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan, sare sozialetan eta hirugarrenek zentroaren webgunean era independentean bildutako informazioak eta edukiak. Hala ere, SISICEren 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoa betez, zentroa erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztien eskura jarriko da. Horrez gain, era aktiboan lagunduko du estatuko edo nazioarteko legedian, hirugarrenen eskubideetan edo moralean eta ordena publikoan eragina izan dezaketen edo horiek urratzen dituzten eduki guztiak erretiratzeko eta, hala badagokio, blokeatzeko. Erabiltzailearen iritziz webgunean horrelako edukiren bat balego, jakinaraz diezaiola berehala webgunearen administratzaileari.

Webgune hau ondo ibil dadin, ondo aztertuta eta probatuta dago. Berez, ziurta genezake urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan ongi funtzionatuko duela. Hala ere, zentroak ezin ditu baztertu balizko programazio-akatsak eta beste arazo batzuk; esaterako: ezinbesteko kausak, hondamendi naturalak, grebak eta antzekoak, web-orrira sartzea ezinezkoa egingo dutenak.

7. IP HELBIDEAK

Webguneko zerbitzariek automatikoki antzeman ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinu-izena. Ordenagailu bat Internetera konektatzen denean, ordenagailu horri zenbaki bat ematen zaio automatikoki, IP helbidea alegia. Informazio hori guztia behar bezala inskribatutako zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da. Fitxategi horrek datuak prozesatzeko hainbat aukera ematen ditu (neurketa estatistikoak egiteko soilik): jakiteko zenbat orrialde inprimatu diren, zenbat bisita egin diren web-zerbitzarietara, bisiten ordena, nondik sartu den eta abar.

8. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honekin edo bertan garatzen diren jarduerekin zerikusia duten eztabaida edo auzi guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da. Legeria horren mende jarriko dira aldeak, eta Durangotik (Bizkaia) gertuen dauden epaitegi eta auzitegiek izango dute eskumena gatazka guztiak ebazteko.