Kristau Eskola gara

Kristau Eskola gara


Nevers Ikastetxea Kristau Eskolaren barruan dago, 8.000 hezitzaile baino gehiagoren sarea, kalitatezko eta berrikuntzako hezkuntza proiektu bat eskaintzen die 90.000 familiei.

Kristau Eskolak honako gaitasunekin garatzen du bere hezkuntza-erantzukizun:

  • Era arduratsuan autonomiaz bizitzen ikastea; norbere burua balio mugagabea duen pertsona gisa ezagutu eta aintzat hartzea.
  • Naturaz eta baliabide naturalez era arduratsuan gozatzen ikastea, eta garapen jasangarriarekiko konpromisoa hartzea.
  • Modu kritikoan ikasten eta pentsatzen ikastea.
  • Erabakiak eta arazoak modu estrategikoan hartzen eta konpontzen ikastea, metodo zientifikoa aprobetxatuz, baina ezagutza teknologikoa handietsi gabe.
  • Hizkuntza ofizialetan eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean komunikatzen ikastea, kultura ezberdinak eta hauen berezitasunak errespetatuz.
  • Elkarrekin bizitzen ikastea, elkarrekintza positiboak izaten eta elkarrizketa erabiltzen ikasiz, eta aniztasuna errespetatzen ikastea, gizarte-justiziarekiko jarrera solidarioak eta konprometituak izanik.
  • Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko iniziatiba izanik.


Jendea trebatzen duten ikastetxeak