Misioa

Nevers Ikastetxea, eskola-esparruan jarduteko helburuarekin sortua, Itundutako Ikastetxea da gaur egun, eta Kooperatiba-araubidearen arabera funtzionatzen du, Neverseko Ahizpa sortzaileen izaerari eutsita. 0 eta 16 urte bitarteko ikasleen hezkuntza-beharrak asetzen ditu.  

Gure hezkuntza-xedea da ikasleen hezkuntza integrala lortzea, bizitzako giza balioak eta kristauak oinarri.

Kontuan hartuta ikaslea gure hezkuntza-eginkizunaren ardatza dela, ikastetxearen xede nagusia ikasleen heziketa da, eraikuntza-prozesu pertsonala modu harmoniko eta mailakatuan garatuta, alderdi pertsonal bakoitzean hedapen orekatua bultzatuta eta bere egin dezaten beren giza prestakuntzaren balioaren gaineko zentzu arduratsua, jendartea bilakatzeko lanean benetako zerbitzua eta laguntza eskain ditzaten.

Hezkuntza Komunitatea (gurasoak, hezitzaileak eta ikasleak) eta ikastetxeko zereginetan laguntzen duten gainerako kide guztiak modu aktibo eta arduratsuan parte hartzera deituta daude, hezkuntza-jarduera euskal gizarte eta kulturan gara dadin.

Ikuspegia

Gure zentroa honelakoa izatea nahi dugu, epe motz, ertain eta luzera:

Zentro irekia eta gure herriko hezkuntza-, kultura- eta gizarte-eskaerei erantzuteko prestatua.

– Hauengatik ezaguna:

  • Heziketa gizatiar eta kristau bikaina.
  • Heziketa akademiko bikaina:  
    • Berrikuntza pedagogikoko ildoari jarraiki.
    • Hezkuntza integrala emanez, norberaren gaitasunetara egokitua.
    • Eleaniztasuna garatuz.
  • Kudeaketa, hauek oinarri:
    • Hezkuntza Komunitatearen parte-hartze arduratsua eta aktiboa.
    • Hezkuntzako baliabideen eta prozesuen etengabeko hobekuntza.

Euskal Herriko gizarte eta kulturan txertatuta, eta inguruko erakunde eta instituzioekin elkarlanean arituta ingurumen-iraunkortasuna lortzeko eta euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko.  

Gure iritziz, gure langileak ikastetxeko ondasunik preziatuena dira, eta, beraz, haien asebetetze-maila hobetzea dugu xede.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR
Aviso de cookies