Nevers Berdea

Nevers Berdea

Nevers Ikastetxean ingurumena eta gizartea hobetzeko jarduketa-plan baten aldeko apustua egiten dugu. Hori dela eta, gure ikasleek eta hezkuntza-komunitate osoak Eskola Agenda 21 proiektuan parte hartzen dute.

agenda 21 durango medio ambiente

Nevers Ikastetxeak Agenda 21en bitartez lortu nahi dituen helburuak honakoak dira:

  • Ikasleak hezkuntza-zentroko eta inguruko jasangarritasunaren inguruan kontzientziatzea.
  • Agenda 21en edukiak, zeharka, etapa guztietako irakasgai ezberdinetako hezkuntza-curriculumean txertatzea.
  • Hezkuntza-komunitate osoak, Durangoko Udalak, Durangaldeko Mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartzea.

Helburu hauek lortzeko, ikasturte bakoitzean gai baten inguruan lan egiten da. Horretarako, hainbat jarduera antolatzen dira, esaterako, udalforuan parte hartzea, ikastetxean eta herrian ingurumen-hobekuntzak aurkeztea, irteera pedagogikoak, ingurumenaren zaintzari buruzko kontzientziazio-kanpainak eta hitzaldi hezigarriak.