Bihotzak hazi, bihotzak hezi

Gaur egun berezia da, baina ez bakarrik ikasturteko azken eguna delako. Zuekin elkarbanatu nahi dugu Peio Artetxek, Nevers Ikastetxeko irakaslea eta Eskean Kristoko taldekidea,  konposatu duen eta Nevers Ikastetxeko langileek abestutako “Bihotzak Hasi, Bihotzak Hesi” abestia .  Jarrai dezagun denon artean Nevers Ikastetxea handiagoa egiten! Uda paregabea pasatzea opa dizuegu.

Elikadura ikastetxeko jantokian: janaria etxekoa bezalakoa izan dadin, etxean egindakoa izan behar da

Ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den nutrizioa handien zein txikien osasunerako, eta behin eta berriz errepikatzen digute horixe Osasunaren Mundu Erakundetik (OME). Eta arrazoi guztiarekin. Izan ere, elikadura ohitura egokiak eta egunero ariketa fisiko neurritsua egitea ezinbestekoak dira bizimodu osasuntsu bat izateko eta pertsonen ongizate orokorrerako. Gomendio horiek jarraitzen ez baditugu, halabeharrez gertatu beharrekoa gertatzen […]

Nevers ikastetxea, gurasoen sozietate kooperatibo bat

Nevers Ikastetxean, gure ikasleen aita-amen parte hartze aktiboa funtsezkoa da Zentroaren garapen egokirako, ezin zen bestela izan. 1977an, familiek ikastetxearen bilakaeran zuten esku hartzea biziagotu egin zen. 1982an sortu zen Irakaskuntzarako Nevers Sozietate Kooperatiboa. Harrezkero, hazten jarraitu dugu, betiere bizikidetza onaren eta gurasoen eta irakasleen arteko harremanaren balore komunitarioekin. BETIERE FAMILIEN ETA IKASLEEN INTERESAK GOGOAN IZANDA. […]

Nevers Harvardeko Unibertsitateko Project Zero Perspectives

Nevers Ikastetxean etengabe ikasten dugu hezkuntza proiektu berri eta berritzaileei buruz. Hori horrela, argi genuen Harvardeko Unibertsitateak joan den urrian Iruñean antolatu zituen jardunaldietan egon behar ginela, eta horixe egin genuen. Project Zero Perspectives,  “Ulermena mundu konplexu baterako” izenburuaren esparruan, hitzaldiak eta tailer interaktiboak egon ziren jardunaldiek irauten zuen bi egun horietan. Bi egunetako hitzaldi eta tailer interaktiboetan hartu genuen parte, eta hezkuntzaren […]

Desberdintasunari hezkuntzatik egiten zaio aurre

Genero desberdintasuna gaitz bat da, gizarte osoan eragina duena eta, tamalez, hezkuntza sistematik desagertu ez dena. Genero estereotipoz josiak daude testuliburuak oraindik ere, eta horrek eragina du haurren jarrera eta ohituretan, eta baita haien ikasketa edo ibilbide profesionalekin lotutako hautuak egiteko orduan ere. Hezkuntzak berak duen garrantziarengatik, Nevers Ikastetxearen helburu nagusietako bat genero diskriminazioa desagerraraztea eta berdintasuna sustatzea da, jarrera […]

Nevers Ikastetxea. Irudi berria bestelako hezkuntza eredu batentzat

Gaur egun oso berezia da, ikastetxean Gabonen aurretik ospakizunetan gabiltzalako eta, baita ere, atsegin handiz aurkezten dizuegulako Nevers Ikastetxearen irudi korporatibo berria. Marka gaztea da, apala, gertukoa, geure ikastetxeko hezkuntza sistema berritzailearen, identitatearen eta ibilbidearen balioa azpimarratzen dituena. Aro berri honetan, gutxika-gutxika, komunikatzeko elementuak irudi berrira egokituko ditu ikastetxeak.  Hori dela eta, webgunea, sare sozialak eta bulegoko materiala aldatuko ditugu, […]

Nevers kiroleko handien artean

Nevers Ikastetxean, beste hainbat diziplina eta balioen artean, garrantzi handia ematen diogu kirolari eta horrek dakarren guztiari. Gure iritziz, kirola bultzatu eta zaindu egin behar da, egozten zaizkion onurak direla-eta; izan ere, onurak baitakartza ikasleen osasunarentzat zein ikasleek ohitura eta gaitasunak bereganatzeko orduan. Kirolarekin dugun konpromisoa curriculum hutsaz harago doa. Eskolaz kanpoko jarduerak aurrera eramaten ditugu ere, […]

Gurasoen kooperatiba izatearen onurak

Nevers Ikastetxeko jabetza ez da kanpoko kapitala duen erakunde publiko edo pribatu batena, gurasoak dira erakundearen jabeak, kooperatibaren irudiaren bitartez. Familia eta ikastetxea lerrokatuta Posible den guztietan, hezkuntza-erakundeak eta gurasoak eskutik joan behar dira ikasleen prestakuntzan, erabat arrakastatsua izan dadin. Ikasleak bizi direneko bi giroetan irakasten diren metodologia eta balioak lerrokatuta egon behar dira kontraesanak gerta ez daitezen, sarritan […]