Eskolaz kanpoko ekintzak – eguerdia

Eskolaz kanpoko ekintzak 2023/2024

Eguerdia

Nevers Ikastetxeko 2023/24 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren programan eskainitako programa aurkezten dizkizuegu.

Hezkuntza-proiektuaren erantzukizun bat da ikasleei eta hauen familiei hezkuntza formalaz haratagoko jarduera-aukerak eskaintzea, prestakuntza osatu eta aberastuko dutenak, eta sormena estimulatu eta bideratuko dutenak.

Ikasgelako espaziotik eta denboratik kanpo, ikasleek ikaskuntzabide ezberdin bat aurkitzen dute, hazkuntza aberasten duten maila ezberdinetako kideak eta lagunak, ohikoa ez den eskolaren alderdi bat hautematen dute eta honi esker, ikastetxearekiko lotura estuagoa izango da.

Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen duen haur bat norberaren errealizazioaren eta asebetetzearen bidean dagoen haurra da.

Jarrain, ikasturte honetan eskaintzen ditugun eskolaz kanpoko ekintzen zerrenda. Prezioak hilerokoak dira eta aldatu egin daitezke.

Izena ematea azpian agertzen diren esteken bidez egin behar da.

En Nevers Ikastetxea encontrarás un entorno cercano y familiar, gracias a esto te ofrecemos una educación individualizada, eficaz, integral y de alta calidad, desde 0 a 16 años.

Eman izena

Uztailaren 19etik irailaren 15eraino izango da. Bestalde, eskolaz kanpoko ekintzak irailaren 20an hasi eta ekainaren 10ean bukatuko dira. Bi hilabete hauetan kuota erdia ordainduko da.

* Eskolaz kanpoko ekintzak aurrera eramango dira COVID 19ak horrela ahalbidetzen badu.
* Ez dira epez kanpoko izen emateak onartuko.