Nevers Ikastetxean teknologia berriek gure ikasle guztien garapen kognitiboari lagundu behar diotela ulertzen dugu, haurtzaindegitik hasi eta unibertsitatera sartzen diren arte. Izan ere, gaur egun, IKT gaitasunak gure eguneroko bizitzaren parte dira, denetarako erabiltzen baititugu, baina, beharbada, lan arloan dago horiek erabiltzeko beharrik handiena. Beraz, haien garrantziaz jabetuta, gure zentroak XXI. mendeko eskaera horietara erabat egokitzea bermatzen du, hezkuntza-teknologiak baliatuz.

Hori horrela, onlineko segurtasun neurri batzuk behar dira Gaitasun Digitaletarako eta horien espezializazio eta garapen ezin hoberako, abangoardia teknologikoan egoteak pantailaren atzean dagoenari inolako arriskurik ekar ez diezaion.

Beraz, webgunean nabigatzen duzunean, zure segurtasuna eta txikitxoenena hobetu nahi badituzu, irakurri jarraian dagoena, oso kontuan hartu behar diren jarraibide batzuk emango baitizkizugu.

ERABILI ANTIBIRUS ON BAT: OINARRIZKOA DA SEGURTASUNERAKO

Neurri hau Windows sistema eragilea darabiltenentzat da bereziki, eta baliteke hauxe izatea kontuan hartu beharko duzun neurririk garrantzitsuena. Ez ahaztu Internet, erabilgarria eta dibertigarria izateaz gain, hainbat birus eta webgune problematikoen iturri ere badela. Utzi zalantzak eta eskuratu bat.

PASAHITZ ERRAZEKIN, SEGURTASUN GALDUA

EGUNERATU ZURE PROGRAMAK ETA ZURE SISTEMA ERAGILEA

Ba al zenekien zure programak behar bezala eguneratzen ez badituzu, eta bertsio zaharregiak mantentzen badituzu, zure ordenagailuaren ahultasuna handitzen duzula? Ezinbestekoa da zure softwarea zaharkituta ez geratzea. Minutu gutxi batzutan asko irabaziko duzu segurtasunean.

WEBKAMA: HOBE ERANSKAILU BATEKIN ESTALTZEN BADUZU

Ez, ez da soilik zientzia-fikzio kontua, tamalez. Baliteke norbait zelatan egotea zure ordenagailuko web kameratik. Ez zaitugu beldurtu nahi, aitzitik, kontuz ibiltzea eta edozein ezusteko saihesteko prebentzio neurriak hartzea gomendatzen dizugu; beraz, kamera erabiltzen ari ez bazara, estali edozein eranskailurekin. Asko daude merkatuan: aukeratu kolore asko dituen eranskailu dibertigarri bat ukitu berezi bat eman nahi badiozu.

KONTUZ IBILI BESTEEN WI-FI SAREEKIN EDO SARE PUBLIKOEKIN

Egia da oso erosoak direla, eta egia da ere horiei esker datuak aurrezten dituzula, baina benetan merezi al du? Aztertu zure beharrak une bakoitzean eta lehenetsi zure segurtasuna, beti. Sare batera konektatzen zaren bakoitzean informazio arrasto bat utziko duzu.

DATU PERTSONALAK NORBERARENAK DIRA: IRAKATSI IEZAIEZU EZ ARGITARATZEN ETA EZ PARTEKATZEN

Kontuz NANarekin, bankuko datuekin edo pasahitzekin. Sare sozialak egunero erabiltzen ditugu, baina kontuan izan malware askok hainbat forma hartzen dituztela, sarritan ezagunak direnak. Trikimailu bat: ez erabili pasahitz berbera denetarako. Phishinga (nortasuna ordeztea) hor dago.

KONFIANTZAZKO GAILUAK ERAGIKETA KONFIDENTZIALETARAKO

Ez sartu kontu pertsonaletara edonork erabil ditzakeen gailu publikoetan. Zure buruari eta, baita ere, zure seme-alabei transmititu beharreko oinarrizko ikasbidea da hori.

ITXI SAIOA, BETI

Oso garrantzitsua da hau ikastetxeetan: ordenagailua erabili eta gero, behar bezala itxi behar da. Ezinbestekoa da ezustekoak saihestu nahi baditugu.

Baina, batez ere, zure seme-alabak babestuta egoten lagundu nahi baduzu, bai ikasgelan, bai ikasgelatik kanpo, garrantzitsua da haiekin Interneteko arrisku posibleei buruz hitz egitea.

Bestelako itzulingururik gabe, orain teknologia berriez pixka bat gozatzea dagokigu, zalantzarik gabe, asko eskaintzen baitigute…

Surfing the net!

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude