KiVa
Nevers Ikastetxean KiVa programarekin lan egiten dugu eskola-jazarpena prebenitzeko helburuarekin. Finlandiako Hezkuntza Ministerioak sortutako programa honek oso harrera ona izan du mundu mailan, eta bere eraginkotasuna dela-eta, gure herrialdeko ikastetxe askotan ezarri da.
Programa honen helburua ikasleak heztea, gaitzea eta ahalduntzea da, ikastetxean gerta daitezkeen eskola-jazarpenak prebenitzeko eta horien aurrean eraginkortasunez jarduteko gai izan daitezen.
KiVa-ren hiru zutabeak:
Prebentzioa:
Eskola-jazarpena prebenitzeko ekintza orokorrak egiten dira eta ikasle guztiek parte hartzen dute.
Esku-hartzea:
Eskola-jazarpena ematen ari den kasuetan ekintza zehatzak egiten dira, jazarleari zein biktimari zuzendutakoak.
Gainbegiratzea:
Tresna digital bat erabiliz eskolaren egoeraren inguruko ebaluazioa eta jarraipena egiten da beharrezko hobekuntzak egiteko.
Programa hau aurrera eraman ahal izateko gure ikastetxeko irakaslegoak formakuntza bat jaso du eta KiVa lan taldea sortu dugu (profil desberdina duten irakasleek eratua), behar den kasuetan ahal den eraginkortasun, azkartasun eta profesionaltasun handienarekin jokatzeko.
