Guraso eta umeek elkarrekin disfrutatzeko aukera paregabea, naturarekin kontaktuan. Hilero irteera bat prestatuko dugu. Adin guztietako umeak etor daitezke, betiere nagusi bat arduradun dutelarik.
Informazio orokorra
- Haurtzaindegiko, Haur hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei irekia.
- Irteera hauetan parte hartzea dohain da
- Mendi irteerak igandetan izaten dira.
- Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
- Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
- Antolatzailea: I.G.E