Guraso elkartea

Guraso elkartea

Nevers Ikastetxean, gurasoak dira instituzioaren jabeak, kooperatiba baten irudiaren bitartez. Bere helburua, etxean ikastetxearekin lotutako gaietan babes bat izatea, eta eskolan, etxean erakutsitako balioak indartzea da. Azken finean, familia hezkuntza-zentroraino zabaltzean datza eta, horrek, segurtasun faltarik gabe hazteko aukera ematean.

Nevers Ikastetxea aukeratzen duten gurasoek beren seme-alabei irakasten zaizkien balioez eta ezagutzez arduratzen direlako aukeratzen dute. Noski, honek funtziona dezan, erabakiak guztien artean hartu behar dira. Hori dela eta, aldaketa garrantzitsuak ez ditu eskolak bere aldetik erabakitzen, aldiz, kooperatibako titularrek erabaki horietan parte hartzen dute.

Honengatik guztiagatik, guraso elkartea zentroaren funtzionamenduaren zati garrantzitsu bat da. Izan ere, honen bitartez, familiek ikastetxeko jardueren garapenean parte hartzen dute eta, kezkak, ardurak eta proposamenak bideratzeko eta tratatzeko funtzioa dute. Guraso elkarteak antolatutako jardueren helburua ikasleen ikaskuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetzea da, baina baita zentroan bertan izango duten garapen pertsonala ere.

Colegios en Durango
T

Guraso elkartearen ekintza nagusiak honakoak dira:

  • Informatzaileak: Guraso elkarteak ikastetxearen eta familien arteko informazio-bideak ezartzen ditu eta, horretarako, beharrezko baliabide guztiak erabiltzen ditu. Teknologia berriekiko zaletasuna ere ikusten ari gara, komunikazio-bide eraginkor bat egiteko. Ematen den informazioa honakoa da: erakundeari edo legediari buruzkoa, ikasturteari buruzko jarraibideak, eskola-kontseiluaren funtzionamendua, jarduerak…
  • Hezigarriak: Elkartearen beste funtzio nagusietako bat familiak heztea da, hezkuntza-irizpideei, seme-alaben eboluzioari eta ikastetxean nahiz hezkuntza-etapa osoan zehar garatzen diren proiektuei dagokienez. Hau da, guraso elkartea gurasoak ikasleen hezkuntzarekin lotutako guztian sartzen saiatzen da.
  • Ordezkaritzakoa: EFuntzio hau leku hauetan eman daiteke:

    • Ikastetxeko eskola-kontseilua: zentroko partaidetza- eta kudeaketa-organoa.
    • Zuzendaritzarekin izandako hiru hilez behingo bilerak.

Ezagutu guraso elkartea

ampa Nevers Ikastetxea, Elena Fuentes
Elena Fuentes, guraso elkarteko presidentea

Guraso elkartearen barne-egitura karguen arabera antolatuta dago, kooperatibak barne-egitura eraginkor bat duela ziurtatzeko. Kargu hauek guraso elkarteko kideek aukeratzen dituzte, urtero, botazioaren bidez. Gure ustez, guraso guztiek, elkartearekin kontaktuan egoteaz gain, bertako kideak ezagutzea ere garrantzitsua da, familien eta ikastetxearen arteko komunikazio-bidea baitira.

 

Informazio gehiago izateko, jarri harremanetan helbide honetan: ampa@neversikastetxea.com

Egin bat guraso elkartearekin

  • Egin zaitez kide: Ikasturtearen hasieran, edozein guraso izan daiteke guraso elkarteko boluntarioa, baldin eta, bileretan parte hartzeko gogoa badu, Nevers eta bere seme-alaben hezkuntza hobetzeko helburuarekin.

  • Informazioa soilik: Hala ere, nobedadeen berri izateko, ez da beharrezkoa guraso elkarteko kide izatea, izan ere, Educamos plataformako espazio irekian bileretako aktak ikusi ahal izango dituzu. Irtenbide honen bitartez, guraso, ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa errazten saiatzen gara. Bigarren maila batean parte hartu nahi duten gurasoak beren iritziak, kexak edo ideiak plataforma bereko eztabaida-lekuan uztera animatzen ditugu.

Informazio gehiago izateko, jarri harremanetan helbide honetan: ampa@neversikastetxea.com.

Hartu parte guraso elkarteko jardueretan

Guztia ez da eskola. Guraso elkartean uste dugu, familiako jardueretan parte hartzea gurasoek seme-alabez gozatzeko (eta alderantziz) aukera paregabea dela. Hilean behin irteera bat antolatuko dugu, diziplinaz aldatuz, guztiok izan dezagun gure gustuko jarduera batean parte hartzeko aukera. Mendira egindako irteerak nahiz padel-txapelketak, guraso eta adin guztietako haurrentzako irekita daude, baldin eta pertsona heldu baten zaintzapean badaude.

Jarduera egin aurretik izena eman behar da. Jardueretan izena emateko, inprimakiaren bitartez egin daiteke. Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke. Animatu!

Maiz egiten diren galderak:

  1. Familia-jarduera hauek ba al dute kosturik?
    Ez, irteera hauek guztiz doakoak dira. Gasturik balego (padel-txapelketak), aurrez jakinaraziko da.
  2. Zein ikasturtek har dezake parte jardueretan? Egokiak al dira txikientzat?Guztiek! Haurtzaindegiko, haur-hezkuntzako, lehen-hezkuntzako eta bigarren-hezkuntzako ikasleek har dezakete parte. Irteerak haurren erritmora eta gaitasunetara egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  3. Noiz egiten dira jarduerak?
    Irteerak igandetan izan ohi dira, hilean behin.
  4. Zer gertatzen da jarduera guztietara joan ezin banaiz?
    Ez da ezer gertatzen, ez daukazu irteera guztietara joan beharrik, aukeratu egin daiteke.
  5. Gurasoak derrigorrez joan behar al dira?
    Ezinbestekoa da haurra heldu baten zaintzapean egotea. Gurasoek ezin badute, ikaslearen gainbegirale gisa nor joango den adierazi beharko da.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.