Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Nevers Ikastetxean proiektuetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntzaren metodologia jarraitzen dugu. Ikaskuntza mota honetan, ikasleak dira euren hezkuntzaren protagonistak, paper aktiboa hartzen dute eta horrela, ulermena, pentsamendua eta motibazio akademikoa areagotzen dira.

Gurasoz osatutako kooperatiba

Metodoa proiektuak burutzean oinarritzen da, normalean taldeka egiten dira eta irakasleek gainbegiratzen dituzte. Era honetan, ikasleek aktiboki parte hartzen dute klaseetako edukiak ematean, hitz eginez, parte hartuz eta iritziak emanez. Irakasleak bigarren mailako papera izaten du, ez hain aktiboa, adostasun batera iristen lagunduz eta ikasleen proiektuaren garapena bideratuz.

Gainera, ikasgelak ere itxura erabat berria hartzen du eta une horretan egiten ari diren proiektura egokitu daiteke, izan ere, ikasleek taldeka lan egin beharko dute, mugitu egin beharko dira eta besteekin erlazionatu eta lan egin beharko dute. Metodologia honen bitartez, ikasleek, informazioa bildu eta memorizatzeaz gain, norabide anitzeko moduan eginez ikasten dute.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.