Eskolaz kanpoko ekintzak eta eskola kirola 2025/2026
Nevers Ikastetxeko 2025/2026 ikasturterako eskola kiroleko eta eskolaz kanpoko jardueren programak aurkezten dizkizuegu.
Hezkuntza-proiektuaren erantzukizun bat da ikasleei eta hauen familiei hezkuntza formalaz haratagoko jarduera-aukerak eskaintzea, prestakuntza osatu eta aberastuko dutenak, sormena estimulatu eta bideratuko dutenak eta bizimodu osasungarria sustatzen dutenak.
Ikasgelako espaziotik eta denboratik kanpo, ikasleek ikaskuntza–bide ezberdin bat aurkitzen dute, hazkuntza aberasten duten maila ezberdinetako kideak eta lagunak, ohikoa ez den eskolaren alderdi bat hautematen dute eta honi esker, ikastetxearekiko lotura estuagoa izango da.
Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen duen haur bat norberaren errealizazioaren eta asebetetzearen bidean dagoen haurra da.
Jarrain, ikasturte honetan eskaintzen ditugun eskolaz kanpoko ekintzen zerrenda. Prezioak hilerokoak dira eta aldatu egin daitezke.
Izena ematea azpian agertzen diren esteken bidez egin behar da.
Eman izena
Eguerdiko eskolaz kanpoko ekintzetan izena ematea Educamos plataforman igo den zirkularraren bidez egingo da.
Eskola-kiroleko jardueretan izena emateko epea uztailaren 1etik irailaren 5era izango da, esteka honen bidez.
* Ez dira epez kanpoko izen emateak onartuko.