Psikopedagogia- eta logopedia-zerbitzua

Psikopedagogia- eta logopedia-zerbitzua

Colegio en Durango alumnas alumnos

Psikopedagogia eta logopedia

Hizkuntza bizitzako esparru guztietarako garrantzitsua denez, Nevers Ikastetxean honetarako lan egiten dugu: saihesteko, hautemateko, orientatzeko, balioztatzeko eta esku-hartzeko.

Gure helburu orokorra plan bat izatea da, alde batetik, ikaskuntzako lehen urteetan ikasleen baliabideak hobetzeko eta, bestetik, egon daitezkeen zailtasunak hautemateko, hala nola: ahozko komunikazioa (3-5 urte) eta oinarrizko ikaskuntza instrumentalak, irakurketa eta idazketa (5-8 urte) oztopatzen dituztenak, eta arreta-defizita eragin dezaketenak (6-8 urte).

Ziklo guztietan zehar, haur-hezkuntzan gehiago, irakasleak irakurketa-idazketa proiektuan oinarritutako metodologia bat jartzen du praktikan, ikasleek hizkuntza hobeto ezagutu eta erabil dezaten. Etapa honetan zehar, ikasle bakoitza zuzenean behatzen da, izan ditzakeen zailtasunak hautemateko.

Ikastetxean bertan, adituen bitartez, psikopedagogia- eta logopedia-balorazioak egiten ditugu, zentroko ikasleen problematika bakoitzarentzako esku-hartze programa zehatz bat egokitzen laguntzen baitigute, indarrean dagoen ikasturtean zehar egiten ari diren etapa edozein izanik ere.

Zerbitzuak

Gure logopedia- eta psikopedagogia-zerbitzuek ikaslearekin bakarrik eta aurrez aurre lan egiten dute. Kasu bakoitza gurasoekin, irakasleekin eta zerbitzu hauetako adituekin ikertu eta balioztatuko da. Zerbitzu gehigarri hauek eskolako ordutegian burutuko dira, laguntza eta errefortzu gisa, eta gurasoei seme-alaben aurrerapena jakinaraziko zaie. Beste teknika askoren artean, material didaktikoekin, teknologia egokituarekin edo pertsonalizatutako beste material batzuekin lan egiten da, ikasleak aurrerapena izan dezan eta uneoro babestua senti dadin.

Besteak beste, zerbitzu hauetan honako zailtasunak lantzen ditugu:

Psikopedagogikoak:

  • Ebaluazioa eta diagnosia: trebetasun kognitiboak, ezaugarri pertsonalak eta portaera-ezaugarriak; ikaskuntza-zailtasunak; portaera arazoak eta erabiltzen duten ikasketa-metodoa.
  • Lanerako aholkularitza eta orientazioa. Batez ere, DBHko ikasleei zuzendua.
  • Arazo pertsonalak edo portaera-arazoak dituzten ikasleekin esku-hartze terapeutikoa, hala badagokio, gurasoekin eta irakasleekin elkarlanean.

Logopedikoak:

  • Ahozko hizkuntza (hizkuntza-atzerapena, ahoskuntza-arazoak, toteltasuna…)
  • Hizkuntza idatzia (dislexia eta disgrafia)
  • Kalkulua (diskalkulia)
  • Hitzezkoak ez diren ahoko funtzioak
  • Arnasketa (aho-arnasketa)
  • Irensketa (irensketa atipikoa)
  • Mastekatzea
  • Ahots-arazoak (disfonia)

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.





    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.





      * beharrezkoa.