Eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzeko aholkuak
Zure seme-alabentzako eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzea erronka handia izan daiteke, baina baita trebetasun berriak garatzen, interesak esploratzen eta beste haur batzuekin sozializatzen laguntzeko aukera zoragarria ere. Hemen aurkitu ditzakezu prozesu honetarako aholku batzuk: Nevers Ikastetxean zure interesekoak izan daitezkeen hainbat ekintza eskaintzen ditugu. Zatoz, galdetu eta informazioa emango dizugu. Zure seme-alabarentzat egokiak diren eskolaz kanpoko …
“Eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzeko aholkuak” irakurtzen jarraitu
Kirola eta osasun fisikoaren garrantzia
Gaur egun kirolak izugarrizko presentzia dauka gure egunerokotasunean. Aditu askok adierazten duten bezala, kirola egitea ezinbestekoa da osasuntsu egoteko. Honek hainbat onura ditu gizakiarentzat, hala nola, gorputz osasuntsu bat izaten laguntzeaz gain, osasun mentalarekin ere lotura zuzena duelako. Baina, ba al dakigu zer den kirola eta zeintzuk diren pertsonengan dituen onurak? Kirola. Zer da eta …
“Kirola eta osasun fisikoaren garrantzia” irakurtzen jarraitu
STEAM metodologia
STEAM akronimo bat da, Zientzia (Science), Teknologia (Technology), Ingenieritza (Engineering), Arteak (Arts) eta Matematika (Mathematics) diziplinak integratzen dituen hezkuntza-ikuspegiari erreferentzia egiten diona. Metodologia honek, proiektu praktiko eta manipulatiboen bidez aipatutako diziplinak konektatzea bilatzen du. Helburu nagusia, ikasleei beraien egunerokotasunean erabilgarriak egingo zaizkien trebetasunak eta ezagutzak eskaintzea da, hau da, bizitzan aurkitu ditzaketen arazo errealei erantzuteko …
Nevers Ikastetxeko futbol eta saskibaloiko teknifikazio saioek Durangaldeko 150 ikasle baino gehiago bildu dituzte
Haurtzaroan kirola positiboa izateaz gain, beharrezkoa da ere. Ideia horrekin eta ikasleen artean ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz, Nevers Ikastetxeak futboleko eta saskibaloiko teknifikazio saioak antolatzen ditu, eta dagoeneko Durangaldeko 150 haur baino gehiagok parte hartzen dute. Saio horiek hilean behin egiten dituzte, igandeetan, eta kirol-trebetasunak eta trebetasun teknikoak hobetzeaz gain, parte-hartzaileei funtsezko balioak erakutsi nahi …
Nevers Ikastetxeak ikasturteari espazio berri batekin hasiera eman dio.
0 eta 16 urte bitarteko ikasleak hartzen dituen Durangoko ikastetxeak irakasleen etengabeko prestakuntzaren eta metodologia aktibo eta berritzaileen aldeko apustua egin du. Haurtzaindegiaren eraikina berriztu ondoren, Nevers Ikastetxeak bere instalazioak eta ikastetxeko hezkuntza-metodologia etengabe hobetzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. 2023-2024 ikasturte honetan, 4 eta 5 urteko ikasleek espazio berriak estreinatu dituzte. Espazio berri hauek …
“Nevers Ikastetxeak ikasturteari espazio berri batekin hasiera eman dio.” irakurtzen jarraitu
KiVa Programa
Aurreko 2021-2022 ikasturtean 157 eskola-jazarpen kasu identifikatu ziren Euskadin. Nahiz eta kasuen gorakada txiki bat ikusi den, hezkuntza komunitatean eta, orokorrean, gizartean bullying-arekiko dagoen sentsibilitate maila gero eta handiagoa da. Eskola-jazarpena mundu osoko milaka ikasleri eragiten dien arazo larria da, garapen fisiko, psikologiko eta emozionalean era negatiboan eraginez. Fenomeno horri aurre egiteko, mundu osoko eskola …
Psikomotrizitatea
Gaur egungo dimentsio sozialak eta teknologia berrien garapenak eta erabilerak gure haurtzarako lehengo ikuspegia deszentralizatu egin dute. Baina JOLASAK zer nolako garrantzia dauka haurrarentzat? I. Zer da Psikomotrizitatea? Jolasa ikasteko eta garatzeko modu nagusia da haurtzaroan, horren bidez haurrak bere mundua aztertu, ikertu, gainditu eta eraldatzen baitu. Hori dela eta, PSIKOMOTRIZITATEAK garrantzi handia du Haur …
Estimulazio eta arreta goiztiarren garrantzia gure seme-alaben bizitzako lehen urteetan
Estimulazio goiztiarrak haurraren garapen fisikoa, kognitiboa, emozionala eta soziala estimulatzea bilatzen duten esku-hartzeei egiten die erreferentzia; hau da, txikiagoak direnean eta, beraz, jarduera horien aurrean harmen eta eraginkortasun handiagoa dutenean. Adin txikikoentzat erakargarriak diren jolas edo ekintzen bidez, haurraren gaitasunak eta trebetasunak suspertzen dira, eta haurraren garapenean izan daitezkeen gabeziak gainditu edo prebenitu. Haurrek, txiki-txikitatik …
Atxikimendu segurua ezartzearen garrantzia 
Atxikimendua: gizabanako baten eta atxikimendu-figura baten (oro har, zaintzailearen) arteko elkartasuna edo lotura adierazten du. Atxikimendu teoriaren aitak, John Bowlbyk, haurraren “oinarrizko premia” gisa sailkatu zuen, izan ere, erreferentziazko heldu batekiko atxikimenduak edo loturak segurtasuna eskaintzen dio bere garapenean aurrera egin ahal izateko. Rafael Cristobalek atxikimendu honen garrantzia ezagutzen du, Konfiantzaren Pedagogiaren sustatzailea da eta …
“Atxikimendu segurua ezartzearen garrantzia ” irakurtzen jarraitu
Sorgina txirulina. Ipuin kontaketa musikatua.
Ekainak 2 (1-2 urte) Bolon 1 eta Bolon 2. Sehaska kantak eta esku jolasak. Gurasoek haien umeekin jolasteko aukera izango dute musika saio baten bitartez. Ipuin kontaketa zeharkako txirularen doinuaren laguntzaz bideratuko da. Euskal abesti eta ohiturak sustatzea da jarduera honen helburua. 1.saioa: 17:00tan 2.saioa 17:45etan (10 familia baino gehiago apuntatzen badira, 2.saioa ordu honetan …
“Sorgina txirulina. Ipuin kontaketa musikatua.” irakurtzen jarraitu
Haur masaje ikastaroa Durangon (izen-ematea irekia)
Zer da haur masaje ikastaroa? Saio bakoitzean haurraren gorputz atal bat landuko da (oinak eta hankak, sabela,bularra, aurpegia eta bizkarra) eta hazkuntzaren inguruko gai desdeberdinak landukodira: Haurren loa. Haizeak eta kolikoak. Atxikimendu ziurra. Familia kontziliazioa. Ikastaroaren informazio praktikoa Noiz. Lehenengo saioa. Urtarrilak 22 (11:00 – 12:30) Non. Nevers Ikastetxea. C/Bruno Mauricio de Zabala, 6 – …
“Haur masaje ikastaroa Durangon (izen-ematea irekia)” irakurtzen jarraitu
Ikasturte berria, heziketa programa berriak
Nevers Ikastetxean ikasturtea heziketa proiektu berritzaileekin hasi dugu. Eskaera berriei aurre egitera eta gure ikasleei eskaintzen diegun hezkuntza jarduera hobetzera bideratutako proiektuak, alegia, hauek dira: KIVA, BIZI-BIZI eta STEAM. KIVA – Eskola jazarpenaren aurkako programa KIVA, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak garatu duen eskola jazarpenaren aurkako programa ospetsua da. Mundu mailan ikastetxe ugaritan martxan jartzen urteak eman …
“Ikasturte berria, heziketa programa berriak” irakurtzen jarraitu
Nevers Ikastetxeko irakurketa -idazketa proiektu berritzailea
Gaur egungo eskolaren erronka handienetako bat, irakurle eta idazle trebeak prestatzea da, modu mekanikoan irakurtzearekin eta idaztearekin konformatzen ez direnak, irakurketa eta idazketa bizitzen dutenak. Hezkuntzaren eremuan, irakurketaren eta idazketaren irakaskuntza ez da erronka berria. Eskolek urte asko daramatzate metodoak ikasleen beharretara garatzen eta aplikatzen. Metodo hauek gero eta egokiagoak eta berritzaileagoak dira, haurrek trebetasun …
“Nevers Ikastetxeko irakurketa -idazketa proiektu berritzailea” irakurtzen jarraitu
Konfiantzan oinarritutako pedagogia
Aurreko ikasturtean gure ikastetxeko haurtzaindegia berregitearen aldeko apustua egin genuenean, espazio berri bat berridazteko aukera paregabea sortu zitzaigun. Argi geneukan oihal zuri hori maitasunez, berotasunez, argiz eta ingurumena errespetatzen duen material naturalez hornitu behar genuela, biztanleei etxe berri batek ematen duen erosotasuna eta ongizatea emateko. Ez zen lan erraza izan. Apustua handia zen, baina eraikuntza …
Nevers Ikastetxeko Haurtzaindegia. Matrikulazio epea, zerbitzuak, hezkuntza proiektua, egutegia eta ordutegia
Nevers Ikastetxearen Haurtzaindegi zerbitzuak ordutegi zabal eta malgua izateaz gain, instalazio berriak eta gertuko hezkuntza proiektu familiarra eskaintzen du. Jarraitu irakurtzen gure zerbitzu guztiak ezagutzeko. Instalazio berriak, haurren garapen naturalari egokituak Gure instalazio berriak ezin hobeak dira 0 eta 3 urte bitarteko haurrak konfiantzaz garatu daitezen. Haurrei gune ezberdinen inguruan ikasten, aztertzen eta jakin-mina pizten lagunduko dieten gune …
Ezagutu Nevers Ikastetxearen haurtzaindegi berria
Iritsi da ikasturte berria, eta harekin batera, semea edo alaba matrikulatzeko haurtzaindegi on eta fidagarria aurkitu beharra. Nevers Ikastetxean, badakigu ikastetxe bat aukeratzeko garaian onena nahi eta espero duzula. Labur-labur azaldu nahi dizkizugu oraintsu Durangoko herrigunean ireki dugun haurtzaindegi berriaren ezaugarrietako batzuk. Hala txikienen nola gurasoen beharrak asetzeko bereziki pentsatutako haurtzaindegi bat da. Ezagutu Durangoko …
“Ezagutu Nevers Ikastetxearen haurtzaindegi berria” irakurtzen jarraitu
Ikasgeletara bueltatzeko sei gomendio, 2020/21 ikasturteari begira
2020/21 ikasturtearen hasiera ezberdina izango da. Aurten, lehenengo egunaren urduritasunari, ikasgeletara modu seguruan itzultzeko segurtasun- eta higiene-neurri berriak gehitu behar dizkiogu. Irakasle eta ikasleok errutinak berrantolatu eta protokolo berrietara egokitu behar izango ditugu. Horregatik, oso lagungarri izan daiteke aldez aurreko planifikazio bat egitea. Ikasgeletara bueltatzeko sei jarraibide 1. Berreskuratu eta entrenatu higiene-ohiturak Funtsezkoa da haurrak …
“Ikasgeletara bueltatzeko sei gomendio, 2020/21 ikasturteari begira” irakurtzen jarraitu
Udan zehar ikaskuntza bultzatzeko zenbait ekintza dibertigarri
Ahalegin eta dedikazio handiko urte baten ondoren, Nevers Ikastetxeko maila guztietako ikasleek liburuak gorde dituzte eta udako oporrez gozatzen ari dira. Azkenaldiko erritmo frenetikoa kontuan hartuta, ez litzateke arraroa izango gutako askok oporrak familiarekin bateratu ezin izatea. Beraz, interesgarria izan daiteke udan egiteko plan guztien laburpenbat egitea. Nevers Ikastetxetik zenbait proposamen eskaini nahi dizkizuegu. Jarraitu …
“Udan zehar ikaskuntza bultzatzeko zenbait ekintza dibertigarri” irakurtzen jarraitu
Zure semearen edo alabaren eskolaz kanpoko jarduerak aukeratzeko aholkuak
Familia askok jakin nahi izaten dute seme-alaben gaitasunak eta trebeziak sustatzeko eskolaz kanpoko jarduerarik egokienak zein diren, seme-alabei karga handiegia jarri gabe. Eskolaz kanpoko jarduerak oso onuragarriak dira txikienentzat, trebakuntza osatzeko lagungarriak baitira, eta ikastetxeko beste kide batzuekin sozializatzeko ere bai. Nevers Ikastetxeak aholku batzuk eman nahi dizkizu erabakia hobeto hartzen laguntzeko. Hainbat aukera eskolaz …
“Zure semearen edo alabaren eskolaz kanpoko jarduerak aukeratzeko aholkuak” irakurtzen jarraitu
Nevers Ikastetxean arrakasta handiz lortu dugu maila aurreratua heldutasun teknologikoan (IKT)
Gaur egun IKT tresnak funtsezkoak dira eta argi ikusi dugu hori azkenaldian, batez ere azkenengo ikasturtean. Ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzak teknologia berrien arloko heldutasun mailaren ikuskaritza egin digu eta Nevers Ikastetxeak mailarik handiena lortu du: maila aurreratua. Gure irakasleen eguneroko lanari esker eta zentroaren kudeaketa pedagogikoei esker, abangoardian gaude beti eta Nevers familia handi bat …
Murgilketa linguistikoaren garrantzia Bigarren Hezkuntzan
Gaur egun, agerikoa da hizkuntza desberdinen ezagutzak duen garrantzia lan merkatuan modu egokian eta azkar sartu ahal izateko. Nevers Ikastetxean formar Ikasle sortzaileak, teknologikoak eta, zalantzarik gabe, hizkuntzanitzak prestatzeko lan egiten dugu. Euskararen ikaskuntza da gure lehentasun handienetako bat. Euskararen ikaskuntza bultzatzendugu Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailak sortutako Ulibarri Programaren bidez. Programa hau gure ikastetxean inplementatuta …
“Murgilketa linguistikoaren garrantzia Bigarren Hezkuntzan” irakurtzen jarraitu
Bihotzak hazi, bihotzak hezi
Gaur egun berezia da, baina ez bakarrik ikasturteko azken eguna delako. Zuekin elkarbanatu nahi dugu Peio Artetxek, Nevers Ikastetxeko irakaslea eta Eskean Kristoko taldekidea, konposatu duen eta Nevers Ikastetxeko langileek abestutako “Bihotzak Hasi, Bihotzak Hesi” abestia . Jarrai dezagun denon artean Nevers Ikastetxea handiagoa egiten! Uda paregabea pasatzea opa dizuegu.
Hezkuntza eta ingurumen kontzientziazioa ikastetxean
Nevers Ikastetxeak ingurumen hobekuntzaren eta hobekuntza sozialaren aldeko ekintza-plan irmo baten aldececin dugu eta, horretarako, ikasleak haien ingurunea zaintzearen garrantziaz jabetzeko jarduerak egiten ditugu. Ingurumen-hezkuntza Nola definitu dezakegu ingurumen-hezkuntza? Oso erraz, xede nagusitzat eguneroko konpromiso sendo batzuk barneratzeko bezain irmoa den pentsamendu ekologikoa garatzea duen ikasgaia da. Nevers Ikastetxean ingurumen-hezkuntzak hiru helburu ditu: Kontzientziazioa. Aipatu …
“Hezkuntza eta ingurumen kontzientziazioa ikastetxean” irakurtzen jarraitu
Sormena nola garatu jokoaren bitartez
Nevers Ikastetxean pertsona kritikoak, teknologikoak, kolaboratzaileak eta jasangarritasunarekin inplikatuak sortzen ditugu, baina baita sormen handikoak ere. Funtsezkoa da hainbat jarduera egitea ikasteko eredu desberdinak eskaini eta ikasleek arlo batean edo bestean izan behar dituzten gaitasunak eta trebeziak indartze aldera. Beraz, gela barruan eskaintzen diren jarduerak, baina baita eskolaz kanpokoak ere, oinarrizkoak dira gure txikien sormena …
Indartu ezazu zure seme-alaben irakurketa-ohitura
Badakigu irakurtzeko ohitura izatea ezinbestekoa dela garapen kognitibo eta funtzional ona izateko; pertsona guztiontzat da garrantzitsua, baina bereziki, haurrentzat. Irakurtzeak beste edozein jarduerak baino gehiago indartzen du garuna, irudimena eta ondorioz, sormenaren maila guztiak estimulatuz. Nork ez du haurtzaroko ipuin gustukoena gogoratzen? Irakurketa benetako magia da, orrialdez orrialde. Irakurtzeko ohitura hartzeko ezinbesteko puntuak 1. Adin …
“Indartu ezazu zure seme-alaben irakurketa-ohitura” irakurtzen jarraitu
Ezagutu ezazu Durangoko haurtzaindegi berria
Nevers Ikastetxean gure ikasle guztien ongizateaz, hezkuntza garapenaz eta garapen emozionalaz arduratzen gara. Izan ere, Durangoko gure ikastetxean haurtzaindegi eredu berria ari gara eraikitzen. Ezagutu nahi al dituzu haren ezaugarriak eta aukerak? Jarraitu irakurtzen, oraindik zure semea edo alaba non matrikulatu argi ez bazenuen, gaur argituko baitituzu zalantza guztiak. Haur hezkuntza: eskola bizitzaren hasiera Haur …
“Ezagutu ezazu Durangoko haurtzaindegi berria” irakurtzen jarraitu
Zer da estimulazio goiztiarra?
Nevers Ikastetxeatik gure hezkuntza metodologiari buruzko informazioa eskaini nahi dizugu. Hori dela eta, estimulazio goiztiarraren gaiari helduko diogu, kontzeptu berritzailea eta beharrezkoa baita gaur egun ikastetxeen esparruan. Bizitzako lehenengo urteak oinarrizkoak dira gaztetxoenen hezkuntzan zimendu on batzuk lantzeko, beraz, erabat ezinbestekoa da hainbat trebetasun eta gaitasun sustatzea haurren garapen progresibo eta ezin hobea lortzeko, besteak beste, …
Hezkuntza-teknologiaren helburuak gure ikastetxean
Hezkuntza-teknologiak azkar egiten du aurrera. Gure ingurura begiratuz gero, ikusiko dugu gauza fisikoek mundu digitalean bere alderdia dutela, eta, gainera, era guztietako informazioa dugula eskura, bere alde on eta txarrekin. Nevers Ikastetxean aspaldi ohartu ginen horretaz, horregatik hartu genuen gure ikasgeletan azken teknologia txertatzeko erabakia. Baina ba al dakizu nola ateratzen dieten etekina gure ikasleek aurrerapen teknologiko horiei? Kontatuko dizugu. …
“Hezkuntza-teknologiaren helburuak gure ikastetxean” irakurtzen jarraitu
Elikadura ikastetxeko jantokian: janaria etxekoa bezalakoa izan dadin, etxean egindakoa izan behar da
Ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den nutrizioa handien zein txikien osasunerako, eta behin eta berriz errepikatzen digute horixe Osasunaren Mundu Erakundetik (OME). Eta arrazoi guztiarekin. Izan ere, elikadura ohitura egokiak eta egunero ariketa fisiko neurritsua egitea ezinbestekoak dira bizimodu osasuntsu bat izateko eta pertsonen ongizate orokorrerako. Gomendio horiek jarraitzen ez baditugu, halabeharrez gertatu beharrekoa gertatzen …
Nevers ikastetxea, gurasoen sozietate kooperatibo bat
Nevers Ikastetxean, gure ikasleen aita-amen parte hartze aktiboa funtsezkoa da Zentroaren garapen egokirako, ezin zen bestela izan. 1977an, familiek ikastetxearen bilakaeran zuten esku hartzea biziagotu egin zen. 1982an sortu zen Irakaskuntzarako Nevers Sozietate Kooperatiboa. Harrezkero, hazten jarraitu dugu, betiere bizikidetza onaren eta gurasoen eta irakasleen arteko harremanaren balore komunitarioekin. BETIERE FAMILIEN ETA IKASLEEN INTERESAK GOGOAN IZANDA. …
“Nevers ikastetxea, gurasoen sozietate kooperatibo bat” irakurtzen jarraitu
Onlineko segurtasuna: ikasleen nabigazioa
Nevers Ikastetxean teknologia berriek gure ikasle guztien garapen kognitiboari lagundu behar diotela ulertzen dugu, haurtzaindegitik hasi eta unibertsitatera sartzen diren arte. Izan ere, gaur egun, IKT gaitasunak gure eguneroko bizitzaren parte dira, denetarako erabiltzen baititugu, baina, beharbada, lan arloan dago horiek erabiltzeko beharrik handiena. Beraz, haien garrantziaz jabetuta, gure zentroak XXI. mendeko eskaera horietara erabat egokitzea bermatzen …
“Onlineko segurtasuna: ikasleen nabigazioa” irakurtzen jarraitu
Ikaskuntza kolaboratiboaren garrantzia
Hezkuntzaren alorraren baitan, eta azken ikerketen arabera, ikaskuntza kooperatiboaren tekniken bitartez gauzatzen dena da, ezbairik gabe, irakaskuntza eta ikaskuntzarako prozedurarik osoena eta eraginkorrena. Horrela, 90eko hamarkadatik aurrera batik bat, ikuspegi hori duen proiektukako metodologia hezkuntzaren abangoardia gisa har dezakegunaren parte izatera heldu da. IKASKUNTZA KOOPERATIBOAREN DEFINIZIOA Zer ulertzen dugu ikaskuntza kooperatiboarekin? Bada, irakaskuntzarako metodo eta estrategia egituratuen multzo oparo eta …
“Ikaskuntza kolaboratiboaren garrantzia” irakurtzen jarraitu
Sormenak ikasgelan duen garrantzia
Ikastetxeetako hezkuntzak eta irakasteko moduek erronka handi bati egin behar diote aurre gaur egun. Bideak zabaldu nahi dituzten eredu berriak sortzen dira, pentsamendu kritikoa eta arrazoimena bultzatzen dituztenak. Ikuspegi horretatik, maila guztietan aldarrikatzen da ikasleen sormen gaitasuna, ikasgelara lehenengoz sartzen direnetik, unibertsitatera heltzen diren arte. Horixe izan da Durangoko Nevers Ikastetxearen kasua, aspaldi urrundu baitzen soilik oroimenezkoa den hezkuntza formatu …
Kirola metodo integratzaile gisa
Aurreko post-ean, Nevers kiroleko handien artean izenburua zuenean, Nevers Ikastetxeak bere gain hartu zuen konpromisoa jakinarazi nahi izan genuen, prestakuntza osatu eta aberastu, eta hezkuntza esparruaren baitan sormena piztu eta bideratuko duten jarduera multzoa ikasleei eta haien familiei eskaintzekoa, hain zuzen ere. Gure zeregina, kirolaren balioa bizirik mantentzea da. Bestela esanda, geure bizitzak kirolarekin lot ditzagun lortzea, gizakiaren hezkuntza …
Nevers Harvardeko Unibertsitateko Project Zero Perspectives
Nevers Ikastetxean etengabe ikasten dugu hezkuntza proiektu berri eta berritzaileei buruz. Hori horrela, argi genuen Harvardeko Unibertsitateak joan den urrian Iruñean antolatu zituen jardunaldietan egon behar ginela, eta horixe egin genuen. Project Zero Perspectives, “Ulermena mundu konplexu baterako” izenburuaren esparruan, hitzaldiak eta tailer interaktiboak egon ziren jardunaldiek irauten zuen bi egun horietan. Bi egunetako hitzaldi eta tailer interaktiboetan hartu genuen parte, eta hezkuntzaren …
“Nevers Harvardeko Unibertsitateko Project Zero Perspectives” irakurtzen jarraitu
Desberdintasunari hezkuntzatik egiten zaio aurre
Genero desberdintasuna gaitz bat da, gizarte osoan eragina duena eta, tamalez, hezkuntza sistematik desagertu ez dena. Genero estereotipoz josiak daude testuliburuak oraindik ere, eta horrek eragina du haurren jarrera eta ohituretan, eta baita haien ikasketa edo ibilbide profesionalekin lotutako hautuak egiteko orduan ere. Hezkuntzak berak duen garrantziarengatik, Nevers Ikastetxearen helburu nagusietako bat genero diskriminazioa desagerraraztea eta berdintasuna sustatzea da, jarrera …
“Desberdintasunari hezkuntzatik egiten zaio aurre” irakurtzen jarraitu
Psikomotrizitatearen garapena haurtzaindegian eta haur hezkuntzan
Hezkuntzako lehenengo etapetako, alegia, haurtzaindegi eta haur hezkuntzako alderdirik garrantzitsuenetako bat psikomotrizitatearen garapena da. Adieretako baten arabera, psikomotrizitatea mugimen-funtzioen eta funtzio psikikoen integrazioa da. Haurrek, helduek bezalaxe, berezko beharra dute beste pertsonekin harreman sozialak ezartzeko. Psikomotrizitate hezigarriak garapen horretan laguntzen die, bereziki, lotsatiak badira edo segurtasunik ez badute; izan ere, diziplina honen bitartez komunikatzeko dituzten gaitasunak garatzen dituzte eta …
“Psikomotrizitatearen garapena haurtzaindegian eta haur hezkuntzan” irakurtzen jarraitu
Nevers Ikastetxea. Irudi berria bestelako hezkuntza eredu batentzat
Gaur egun oso berezia da, ikastetxean Gabonen aurretik ospakizunetan gabiltzalako eta, baita ere, atsegin handiz aurkezten dizuegulako Nevers Ikastetxearen irudi korporatibo berria. Marka gaztea da, apala, gertukoa, geure ikastetxeko hezkuntza sistema berritzailearen, identitatearen eta ibilbidearen balioa azpimarratzen dituena. Aro berri honetan, gutxika-gutxika, komunikatzeko elementuak irudi berrira egokituko ditu ikastetxeak. Hori dela eta, webgunea, sare sozialak eta bulegoko materiala aldatuko ditugu, …
“Nevers Ikastetxea. Irudi berria bestelako hezkuntza eredu batentzat” irakurtzen jarraitu
Benetako hezkuntza hirueleduna posible da
Nevers Ikastetxean ikasleek programa hirueleduna ikasteko aukera izateko helburuarekin egiten dugu lan. Helburu horrekin, Europar Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ildoak aplikatzen ditugu. Badakigu hizkuntzen estimulazio goiztiarrak azkarrago ikastea ahalbidetzen duela eta, horregatik, eraginkorrak gara hizkuntzak ikastean ez ezik, ikasteko tresna gisa erabiltzean ere. Geure eskola-eremuan hiru hizkuntza egoteak geure proposamenaren gakoa bideratzen du: hizkuntza-ikaskuntzaren plangintza murgilketa-ikuspegitik egitea, hizkuntzen erabilera aktiboa eta …
“Benetako hezkuntza hirueleduna posible da” irakurtzen jarraitu
Nevers kiroleko handien artean
Nevers Ikastetxean, beste hainbat diziplina eta balioen artean, garrantzi handia ematen diogu kirolari eta horrek dakarren guztiari. Gure iritziz, kirola bultzatu eta zaindu egin behar da, egozten zaizkion onurak direla-eta; izan ere, onurak baitakartza ikasleen osasunarentzat zein ikasleek ohitura eta gaitasunak bereganatzeko orduan. Kirolarekin dugun konpromisoa curriculum hutsaz harago doa. Eskolaz kanpoko jarduerak aurrera eramaten ditugu ere, …
Ezagutzen al duzu Entusiasmat metodoa?
Nevers Ikastetxearen funtsezko oinarrietako bat ikasketa-metodo alternatiboak sartzea da. Badakigu ikasle guztiek ez dutela erritmo berean ikasten, eta ez direla espezialitate berberetan nabarmentzen. ZER DA ENTUSIASMAT? Entusiasmat metodo didaktiko eta pedagokiko bat da, Howard Gardnerren teoria abiapuntutzat hartzen duena, eta matematikak adimen anitzen bitartez jorratzea ahalbidetzen duena: ikasleek matematikak modu erabilgarrian lantzen dituzte, modu praktikoan, manipulazio handiagoa darabilen eta bisualagoa den eran. Metodologia …
“Ezagutzen al duzu Entusiasmat metodoa?” irakurtzen jarraitu
Ikasgela informatizatzea, iktak baino zerbait gehiago
Urteak daramatzagu ikastetxeetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgelan txertatu behar ditugula entzuten. Geure sistemako zentro gehienetan txertatze hori pixkanakakoa eta heterogeneoa izan da, ez baita aplikazio eredu argirik egon. Baina XXI. mendeko hirugarren hamarkada hasieran, ez da nahikoa teknologia ikasgelan txertatzearekin, urrats bat gehiago eman behar da. Testuinguru honetan ari gara lanean Nevers Ikastetxean. IKTEN …
“Ikasgela informatizatzea, iktak baino zerbait gehiago” irakurtzen jarraitu
Ezagutu proiektukako metodologia
Nevers Ikastetxearen hezkuntza-balio nagusietako bat proiektukako metodologia hezkuntza-eskaintzan txertatzea da. Baina ez da inoiz egon metodologia-erronka horri aurre egiteko bide bakarra. Bere indargune nagusiak ikasketa plan zurrunen mende egotea eta ikaslegoa ikaskuntzaren ardatza izatea dira.Artikulu honi Konfuzioren errefrau batekin eman nahi diogu hasiera: “Entzundakoa, ahazten dut; ikusitakoa, gogoratzen dut; egindakoa, ikasten dut”. Zeintzuk dira ezaugarriak? Esaldi …
Gurasoen kooperatiba izatearen onurak
Nevers Ikastetxeko jabetza ez da kanpoko kapitala duen erakunde publiko edo pribatu batena, gurasoak dira erakundearen jabeak, kooperatibaren irudiaren bitartez. Familia eta ikastetxea lerrokatuta Posible den guztietan, hezkuntza-erakundeak eta gurasoak eskutik joan behar dira ikasleen prestakuntzan, erabat arrakastatsua izan dadin. Ikasleak bizi direneko bi giroetan irakasten diren metodologia eta balioak lerrokatuta egon behar dira kontraesanak gerta ez daitezen, sarritan …