Jantokia

Gure jantokia

Nevers Ikastetxean, behar duten ikasle guztientzako jantoki-zerbitzua daukagu. Gure ustez, “janaria etxekoa bezalakoa izan dadin, etxean egin behar da”, beraz, etxeko dieta orekatu bat izan nahi duten ikasle guztientzako jangela-zerbitzua eskaintzen dugu. Jaki guztiak eskolako sukaldean prestatzen dira.

alimentación en el colegio Durango

Zerbitzua Ausolan enpresari kontratatzen zaio, 45 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa profesionala. Aipatu enpresa, gure ikasleen garapen egokirako dieta- eta nutrizio-irizpideak kontuan hartuz, menuak egiteaz arduratzen da, higienea eta osasuna bermatuz.

Bazkalordua gure ikasleen hezkuntzan garrantzi handiko une bat dela uste dugu, ondorioz, ongi jateko arauak eta elikadura-ohitura onak bultzatzen ditugu eta menuak elikagai aniztasun handiarekin hautatzen ditugu, betiere oreka bilatuz. Hori dela eta, menuak hilero eguneratzen dira. Horrez gain, alergiak, gaixotasun zeliakoak edota beste elikadura-behar batzuk dituzten ikasleentzako dieta bereziak ere eskaintzen dira.

Gure ikasleak irakasleek eta Ausolaneko langile-laguntzaileek artatzen dituzte. Haurtzaindegiak bere jangela dauka.

Jangelako ordutegia 12:30-14:00 artekoa da. 12:30etatik 14:30etara denbora librea dute eta eguerdietan ematen diren eskolaz kanpoko jardueraren bat egiteko aukera dute, 3 urteko ikasleek izan ezik, siesta egin behar baitute.

Zerbitzu honetako altak eta bajak Idazkaritzan edo Administrazioan kudeatu behar dira.

Hilabete honetako menua kontsulta dezakezu hurrengo esteken bidez.