Hezkidetza

Hezkidetza

Nevers Ikastetxearen oinarria pertsona guztiak baldintza-berdintasunean heztea da. Berdintasunak pertsona guztiek balio bera dutela esan nahi du, berdinak dira. Berdintasunak ezberdintasunak onartzen ditu, baina ez desparekotasunak.

Ne

Gure eskola-ingurunea hainbat faktore sozialen eragina hautemateko eta arintzeko testuinguru ezin hobea da, eta baita gure ikasleei faktore horien inguruan hausnarrarazteko ere.

Hori dela eta, Neversen, irakasgai ezberdinetan eta sistematikoki, errespetua eta baterako hezkuntza sustatzen dituzten alderdi sozioedukatiboak lantzen dira, berdintasunezko gizarte justuago bat izateko.

Eusko Jaurlaritzaren jarduketa-plan batzuetan murgilduta gaude, Nahiko (L. Hezkuntza) eta Beldur barik (B. Hezkuntza) izenekoak. Baterako hezkuntzari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzkoak dira eta gai hauek modu orokorrean, sistematikoan eta bateratuan lantzea ahalbidetzen digute.

Gure helburua berdintasunean heztea eta hezkuntza-komunitateak sexu-diskriminazioa kentzea lortzea da, ikasgeletako neska-mutilen elkarbizitza normalizatuz eta testuinguru guztietan ongizate maila altuagoak lortzeko helburuz. Horretarako, ikasturtean zehar hainbat ekintza egiten ditugu, izan ere, ikastetxea inguru ezin hobea da genero-desoreka hori hautsiko duten jarduerak burutzeko.

[vckit_video url=”https://www.youtube.com/watch?v=Y2LYwVUEQqQ” tutorial=”” css=”.vc_custom_1578586454584{background-image: url(https://neversikastetxea.com/wp-content/uploads/2020/01/Captura-de-pantalla-2020-01-09-a-las-17.10.51.png?id=3125) !important;background-position: center !important;background-repeat: no-repeat !important;background-size: cover !important;}” player_color=”#ffffff” player_color_hover=”#efefef”]
[vckit_video url=”https://www.youtube.com/watch?v=wR9xn1c7nzE” tutorial=”” player_color=”#ffffff” player_color_hover=”#efefef” css=”.vc_custom_1578586486531{background-image: url(https://neversikastetxea.com/wp-content/uploads/2020/01/Captura-de-pantalla-2020-01-09-a-las-17.11.36.png?id=3127) !important;background-position: center !important;background-repeat: no-repeat !important;background-size: cover !important;}”]