STEAM

STEAM

Gaur egungo gizartean, profil profesional, berritzaile, sortzaile eta erabakitzaileen eskaera gero eta handiagoari erantzuna emanez, Nevers Ikastetxeak STEAM metodologia pedagogikoaren aldeko apustua egitea erabaki du.

Ondorengo alorrak biltzen dituen diziplinarteko irakaskuntza-ikaskuntza eredu bat da:

(Science) Pentsamendu zientifikoaren garapena.
(Technology) Teknologia.
(Engineering) Ingeniaritzaren arloa.
(Art) Artea.
(Mathematics) Matematika.

Proiektu berri honek, “Ikasteko sortu” lelopean hainbat erronka planteatzen ditu eta ikasleek hauei aurre egiteko hausnartu, deseinatu, gauzatu eta ebaluatu egin behar dute.

2022.urtean CIE Automotive eta Robotix-en eskutik irakasleek STEAM metodologiaren inguruko formakuntza jasotzen hasi ziren eta ikasitakoa ikasleekin martxan jartzeko beharrezko materiala eta laguntza eskaini ziguten.

Noticias relacionadas

Hirueletasuna: hizkuntzak ikasi, mundura irekitzeko

Hirueletasuna: hizkuntzak ikasi, mundura irekitzeko Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, hizkuntzak funtsezko tresnak dira. Baina hizkuntza bat ikastea ez da gramatika soilik ikastea: erabiltzea da, bizitzea, eta besteekin konektatzeko bide bihurtzea.Horregatik, hirueletasuna gure hezkuntza-proiektuaren zutabeetako bat da. Gure ikasleek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikasten dute; hizkuntza horiek egunerokotasunean modu aktiboan presente daude. Ez dira …

Irakurtzen eta idazten ikastea: etorkizunerako oinarria

Irakurtzen eta idazten jakitea ez da soilik eskolako helburu bat; haurren bizitza osorako tresna da. Horregatik, gure eskolan irakurketa-idazketa programa propioa dugu, haurren garapenean modu zaindu eta egituratuan laguntzeko. Programa hau 2 urtetik 8 urtera bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta helburu nagusia argia da: hasieratik hizkuntza-trebetasun sendoak eraikitzea eta, zailtasunak agertuz gero, garaiz laguntzea. Zergatik …

Zergatik mozorratzea da onuragarria haurrentzat?

Txikitatik, haurrek berezko gaitasuna dute imajinatzeko, istorioak asmatzeko eta pertsonaia desberdinak sortzeko. Mozorroekin jolastea askotan dibertsio hutsa dirudien arren, garapen oso aberatsa dakar. Superheroi, sorgin, pirata, mediku edo irakasle izatera jolasten direnean, haurrek sentitzen dutena eta bizi dutena adierazten dute. Jolasaren bidez, inguruko mundua ulertzen saiatzen dira eta eguneroko egoerak barneratu eta kudeatzen dituzte. Adibidez, …