Kirolak

2019/2020 ikasturterako eskola-kirola

Hezkuntza-proiektuaren erantzukizun bat da ikasleei eta hauen familiei hezkuntza formalaz haratagoko jarduera-aukerak eskaintzea, prestakuntza osatu eta aberastuko dutenak, eta sormena estimulatu eta bideratuko dutenak.

Ikasgelako espaziotik eta denboratik kanpo, ikasleek ikaskuntza-bide ezberdin bat aurkitzen dute, hazkuntza aberasten duten maila ezberdinetako kideak eta lagunak, ohikoa ez den eskolaren alderdi bat hautematen dute eta honi esker, ikastetxearekiko lotura estuagoa izango da.

Kirola egiten duen haur bat, esaterako, kirol-txapelketetan parte hartuz eta talde baten parte izanik, norberaren errealizazioaren eta asebetetzearen bidean dagoen haurra da.

Jarraian, ikasturte honetan eskaintzen ditugun kirol-jarduera guztien zerrenda bat ageri da. Egiaztatu ordutegia prospektuan eta eman izena inprimakiaren bitartez. Prezioak asterokoak dira eta aldatu egin daitezke.

Futbol escolar en Durango

Eman izena

Informazio gehiago izateko, jarri gurekin harremanetan durango@neversikastetxea.com helbidean edo 94 681 0946 telefono-zenbakian.

Futbol Federazioa

Es un compromiso del Proyecto Educativo ofrecer al alumnado y sus familias un conjunto de actividades que, más allá de la educación formal, complementen y enriquezcan la formación, estimulen y canalicen la creatividad.

Saskibaloi Federazioa

baloncesto2

Padel Taldea – A.M.P.A

Familiek familientzako antolatutako partidak eta txapelketak. Gozatu zure seme-alabarekin padelean jolasten eta ezagutu beste familia batzuk. Jarduera hau guraso elkarteak antolatzen du, beraz, adin guztietako ikasle guztiak daude gonbidatuak, betiere, pertsona heldu baten zaintzapean badaude.

 

Txapelketetan izena emateko baldintzak eta beste zehaztasun batzuk aurrerago emango dira. (Kontsultatu guraso elkartearekin)

Mendi Taldea – A.M.P.A

Ba al dago mendi-irteera bat baino aukera hobeagorik gurasoek haurrekin gozatzeko? Guraso elkarteak hilero antolatzen ditu mendi-irteerak eta adin guztietako ikasle guztiak daude gonbidatuak, betiere, pertsona heldu baten zaintzapean badaude.

 

  • Erabilgarritasuna: familia eta ikasle guztiak (ziklo guztiak)
  • Maiztasuna: hilean behin (kontsultatu guraso elkartearen orrialdea)
  • Iraupena: malgua
  • Prezioa: doan