Haurtzaindegia

HAURTZAINDEGIA NEVERS IKASTETXEA

Garapen naturala jokoaren eta ikerketaren bitartez.

Nevers Ikastetxean familia-giroko ingurune hurbil bat aurkituko duzu eta, honi esker, banan-banako hezkuntza, eraginkorra, osoa eta kalitatezkoa eskaintzen dizugu, 0tik 16 urtera bitartean.

Haurtzaindegia

Gure zentroan txikienentzako haurtzaindegi-zerbitzua daukagu. Badakigu haurren lehen hiru urteak direla garrantzitsuenak, garapenari dagokionez, hori dela eta, etapa honetan gidatu nahi ditugu, ikaskuntza goiztiarrean oinarritutako metodologiak aplikatuz. Gure lan-taldea goi-mailako prestakuntza duten profesionalez osatuta dago. Beraz, hauei eta instalazio paregabeei esker, ikaslea ingurune egokian eta seguruan egongo da eta bertan, hizkuntza eta autonomia eskuratuko ditu eta bere parekoekin harremanak ezartzen ikasiko du.

Gure haurtzaindegi-zerbitzua haur-hezkuntzako etaparen parte da, zeina bi ziklotan bereizita dagoen:

  • Lehenengo zikloa: haurtzaindegia (0-2 urte)
  • Bigarren zikloa (3-6 urte)

Bisitak adostu daitezke haurtzaindegia ikusteko, irakasleak eta zure seme-alaba prestatzen joango den ingurunea ezagutzeko.

Haurtzaindegirako matrikulak ikasturte guztian zehar egin daitezke.

Nevers Ikastetxeko haurtzaindegia

INSTALAZIO BERRIAK

Aireztatze jarraituko eta berogailu erradiatzaileko sistema.

GARAPEN ETAPA DESBERDINENTZAT DISEINATUTAKO GUNEAK

Psikomotrizitate egiturak, anfiteatroa, irakurketa-txokoa, siesta txokoa, txirristak, senideentzako txokoa eta jangela.

JOKOA ETA IKERKETA

Garapen naturala jokoaren eta ikerketaren bitartez.

IKASKETA

Ikasteko, lo egiteko, higiene eta elikadura errutinak.

LANGILE GAITUAK

Arreta guztiz pertsonalizatua, sentikorra, gertukoa eta jakituna.

JANTOKIA

Janari orekatua, tokian ekoiztua eta ikastetxean bertan prestatua.

ORDUTEGI ZABALA ETA MALGUA

Familia kontziliazioa errazteko helburuarekin, 7:30 eta 18:30 bitartean dugu irekita. Sarrera eta irteera ordutegi malgua.

ESKOLA EGUTEGIA

Ezagutu ezazu hemen 2020/21 egutegia.

Ikus itzazu gure argazkiak

Halere, nahiago dugu bisitan etortzea.

ETORRI GURE HAURTZAINDEGIA EZAGUTZERA

Etorri gure hezkuntza-proiektua eta instalazioak ezagutzera. Hitzordua eskatzeko formulario bete edo, 946810946 telefono zenbakira deitu.
.

Izena (beharrezkoa)

Abizenak (beharrezkoa)

Telefonoa (beharrezkoa)

Posta elektronikoa (beharrezkoa)

Noiz bisitatu nahi gaituzu?

Konta iezaguzu noiz noiz bisitatu nahi gaituzu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

He leído y acepto las condiciones.

Haurtzaindegiaren prospektua

Deskargatu haurtzaindegiaren prospektua ziklo honi buruz gehiago jakiteko.