Nevers Berdea

Nevers Berdea

Nevers Ikastetxean ingurumena eta gizartea hobetzeko jarduketa-plan baten aldeko apustua egiten dugu. Hori dela eta, gure ikasleek eta hezkuntza-komunitate osoak Eskola Agenda 21 proiektuan parte hartzen dute.

agenda 21 durango medio ambiente

Nevers Ikastetxeak Agenda 21en bitartez lortu nahi dituen helburuak honakoak dira:

  • Ikasleak hezkuntza-zentroko eta inguruko jasangarritasunaren inguruan kontzientziatzea.
  • Agenda 21en edukiak, zeharka, etapa guztietako irakasgai ezberdinetako hezkuntza-curriculumean txertatzea.
  • Hezkuntza-komunitate osoak, Durangoko Udalak, Durangaldeko Mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartzea.

Helburu hauek lortzeko, ikasturte bakoitzean gai baten inguruan lan egiten da. Horretarako, hainbat jarduera antolatzen dira, esaterako, udal-foruan parte hartzea, ikastetxean eta herrian ingurumen-hobekuntzak aurkeztea, irteera pedagogikoak, ingurumenaren zaintzari buruzko kontzientziazio-kanpainak eta hitzaldi hezigarriak.