Nevers Berdea

Nevers Berdea

Eskola Agenda 2030 programan, gure eskolako ongizatea lantzen dugu egunero. Ikasleek beraien burua zaintzen ikasten dute, eskola atseginagoa eraikitzen dugu elkarrekin eta mundu justuago eta jasangarriago baten aldeko urratsak ematen ditugu. Familia, ikasle eta eskolako langileok norabide berean goaz.

Gaurko ekintzek biharko mundua hobetzen dute!

agenda 21 durango medio ambiente

Nevers Ikastetxeak Agenda 30an bitartez lortu nahi dituen helburuak honakoak dira:

  • Ikasleak hezkuntza-zentroko eta inguruko jasangarritasunaren inguruan kontzientziatzea.
  • Agenda 30an edukiak, zeharka, etapa guztietako irakasgai ezberdinetako hezkuntza-curriculumean txertatzea.
  • Hezkuntza-komunitate osoak, Durangoko Udalak, Durangaldeko Mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartzea.

Helburu hauek lortzeko, ikasturte bakoitzean gai baten inguruan lan egiten da. Horretarako, hainbat jarduera antolatzen dira, esaterako, udalforuan parte hartzea, ikastetxean eta herrian ingurumen-hobekuntzak aurkeztea, irteera pedagogikoak, ingurumenaren zaintzari buruzko kontzientziazio-kanpainak eta hitzaldi hezigarriak.