Bloga erabiltzeko arauak
Bloga komunikazio-espazio birtual bat da. Bere bitartez zentroko albisteak, zerbitzu berriak eta informazioak partekatu nahi ditugu.
I.- Arauak onartzea
Bloga erabiltzeko arau hauek erregulatzen dute NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEAK prestatu eta martxan jarritako bloga.
Erabiltzaileek bloga erabiltzeko, aldez aurretik, onartuko dituzte arauak eta programa informatikoa (inplementatzen eta garatzen dituen sozietatearen webgunean horretarako prestatutako programa).
II.- Blogean erregistratzea eta iruzkinak argitaratzea
Edonork izango du aukera blogean sartzeko eta argitaratutako postei buruzko iruzkinak bidaltzeko. Horretarako nahikoa da aldez aurretik blogean erregistratzea, horretarako prestatutako galderei erantzunez.
Zentzu horretan, erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta baimena ematen du blogean sartutako iruzkinak eta emandako datuak blogean argitaratzeko. Era berean, erabiltzaileak (i) interesatzen zaizkion post berriei buruzko oharrak jasoko ditu blogean, horretarako hautatutako kategorien arabera; eta (ii) erabiltzaileak aurrez aipatutako postei buruzko iruzkin berriak.
Bloga erabiltzeko, guztiz errespetatu beharko dira indarrean dagoen ordenamendua, arauak eta fede onaren eskakizunak. Ondorioz, ez dira onartuko honako komunikazio hauek:
Zentroaren, beste erabiltzaile batzuen eta hirugarrenen eskubide, ondasun eta interes legitimoen aurka egiten duten komunikazioak; hala nola, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak, erlijio-askatasuna, ohorea, ospea eta intimitatea, datu pertsonalen babesa eta ordenamendu juridikoak babestutako ondasun juridikoak, eskubideak eta interesak.
Eduki edo adierazpen diskriminatzaileak, arrazistak, sexistak, bortitzak, xenofoboak eta iraingarriak dituzten komunikazioak.
Material desegokiak dauzkaten eta fede onaren eskakizunen aurkakoak diren komunikazioak.
Arau-hauste penalak, zibilak edota administratiboak egiteko edozein motatako informazioa ematen badute, legez kanpoko jarduerak sustatzen badituzte edo indarkeria bultzatzen badute.
Blogeko euskarriek edo programek berekin ekar ditzaketen murrizketa teknikoak saihesteko edozein jarduera egiten dutenak (edo hirugarrenei informazioa ematen dietenak), baimendu gabeko erabilerak ekiditeko.
Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen titularren baimenik gabe edukiak edo materialak sartzen dituzten komunikazioak.
NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEAREN, beste erabiltzaile batzuen edo hirugarrenen blogaren edo ekipo informatikoen funtzionamendua kaltetzen, baliogabetzen, gainkargatzen edo hondatzen badute, bai eta ekipo informatiko horietan biltegiratutako dokumentuak, artxiboak eta/edo edukia kaltetzen badituzte (hacking), edo gainerako erabiltzaileek bloga normaltasunez erabiltzea eragozten badute.
Publizitatea eta iragarkiak badauzkate.
Komunikazioa argitaratu nahi duen pertsonaren nortasuna ordezten badute.
Blogeko elkarrizketak eteteko edo trabatzeko asmoa duten komunikazioak.
Nolanahi ere, desatsegintzat joko dira errepikatutako mezuak, karaktereen errepikapenak eta webguneetarako estekak bakarrik dituzten mezuak.
Robot informatikoetatik bidaltzen direnak zarata sortzeko asmoz, spam gisa hartuko dira eta ezabatu egingo dira.
Erabiltzaileak jakiten badu blogaren edukiren bat legearen, arauen edo fede onaren eskakizunen aurkakoa dela, aukera izango du NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEARI jakinarazteko, helbide honetara mezu bat bidaliz: colegio@neverscooperativa.es. Horrek ez dio ekarriko inolako betebeharrik edo erantzukizunik NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-ZENTROARI. Zentroa blogaren administratzailetzat hartuko da, gaur egungo gaitasunetan eta interpretazioetan aurreikusten diren baldintzetan. Zalantza izanez gero edo erabileraz bat ez badator, gaitasuna izango du interpretatzeko. Era berean, blogean sartzea ukatu ahal izango du eta blogetik kendu ahal izango du arau hauekin bat ez datorren edozein komunikazio. Iruzkinak postaren gaiari buruzkoak izan behar dira. NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEAK blogak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak edo komenigarriak diren jarduerak egin ahal izango ditu, arauak bete ez direlako nahiz beste edozein arrazoirengatik.
Datu pertsonalak tratatzeko baimena (bloga)
NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEA da erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten dio datu horiek apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (GDPR) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DBLO) xedatutakoaren arabera tratatuko direla. Ondorioz, tratamenduari buruzko informazio hau ematen zaio:
Tratamenduaren helburuak eta legitimizazioa:Informazio-blogaren harpidetza (inderesdunak baimena emanez, 6.1.a GDPR).
Datuak gordetzeko irizpideak:Ez dira gordeko blogeko harpidetza mantentzeko behar den denbora baino gehiago.
Datu-komunikazioa: Hirugarrenei ez zaie daturik emango, legeak hori agintzen ez badu behintzat.
Erabiltzailearen eskubideak: Eskubidea izango du baimena edozein unetan ukatzeko. Eskubidea izango du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, transferitzeko eta ezabatzeko, nahiz haien tratamendua mugatzeko eta aurka egiteko. Eskubidea izango du Kontrol Agintaritzan (www.aepd.es) erreklamazio bat aurkezteko, baldin eta irizten badio tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen araudiarekin.
Eskubideak aldarrikatzeko kontaktu-datuak: colegio@neverscooperativa.es