Haur Hezkuntza
(0-6 urte)
Nevers Ikastetxean familia-giroko ingurune hurbil bat aurkituko duzu eta, honi esker, banan-banako hezkuntza, eraginkorra, osoa eta kalitatezkoa eskaintzen dizugu, 0tik 16 urtera bitartean.
Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntzaren etapa bi zikotan antolatzen da:
- Lehenengo zikloa (0-2 urte)
- Bigarren zikloa (3-6 urte)
Haur Hezkuntzako etapa funtsezkoa da haurren garapen integralerako, bertan eraikitzen baitira oinarri emozionalak, sozialak, kognitiboak eta motorrak. Neversen harrerari arreta berezia eskaintzen diogu, haurrek ongizatea, konfiantza eta autonomia pixkanaka garatu ditzaten hasieratik, ingurune seguru, afektibo eta hurbila sortuz.




Ikaskuntza esploraziorako irekitako eta berritutako espazioetan garatzen da; bertan, ikasleek eginez, ikertuz eta aurkituz ikasten dute. Material manipulatiboen eta jolas-guneen bidez, haur bakoitzak esperimentatu, irudikatu, sortu eta bere erritmoan aurrera egiteko aukera du, jakin-mina, ekimena eta norberarenganako konfiantza sustatuz.
Proiektuen bidez lan egiten dugu, arlo desberdinak lotuz eta jolas libre eta sinbolikoa ardatz nagusi gisa hartuta, adin hauetan ikasteko modurik naturalena delako. Mugimenduak eta psikomotrizitateak funtsezko tokia dute, gorputzaren garapena, koordinazioa, arreta eta oreka emozionala lantzen lagunduz.
Gure helburua haur bakoitzari bere hazkunde-prozesuan laguntzea da, bere erritmoa errespetatuz. Konfiantzatik, jakin-minetik eta alaitasunetik ikaskuntzaz goza dezan.
ETORRI GURE IKASTETXEA EZAGUTZERA
Jarri lasai gurekin harremanetan edozein galdera edo gure hezkuntza-proiektua, instalazioak eta irakasleak ezagutzeko. Hitzordua eskatzeko formulario bete edo, 946810946 telefono zenbakira deitu.