Hezkidetza
Nevers Ikastetxean hezkuntzaren oinarria pertsona guztiak baldintza berdinetan heztea dela ulertzen dugu. Pertsona orok balio bera dutela sinesten dugu; desberdintasunak errespetatzen ditugu, baina ez dugu onartzen inolako desberdintasunik sortzen duen jokaerarik.
Gure eskola-inguruak testuinguru egokia eskaintzen du ikasleen garapenean eragina duten faktore sozialak hauteman eta horien inguruan hausnartzeko. Horregatik, etapa eta arlo guztietan, zeharka eta sistematikoki, elkarbizitza eta hezkidetza sustatzen dituzten alderdi soziohezitzaileak lantzen ditugu.
Ikastetxeak aktiboki parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren hezkidetzari eta genero-indarkeriaren prebentzioari lotutako hainbat programetan, eta horrek aukera ematen digu eduki horiek modu orokor eta integratuan lantzeko hezkuntza-proiektuaren barruan.
Gure helburua berdintasunean heztea, sexuarengatiko edozein diskriminazio mota ezabatzea eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako elkarbizitza normalizatzea da. Ikasturtean osoan zehar, gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa eraikitzen laguntzen duten, ongizate soziala indartzera bideratutako jarduerak antolatzen ditugu.
