Nevers Ikastetxean ikasturtea heziketa proiektu berritzaileekin hasi dugu. Eskaera berriei aurre egitera eta gure ikasleei eskaintzen diegun hezkuntza jarduera hobetzera bideratutako proiektuak, alegia, hauek dira: KIVA, BIZI-BIZI eta STEAM.

KIVA – Eskola jazarpenaren aurkako programa

KIVA, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak garatu duen eskola jazarpenaren aurkako programa ospetsua da. Mundu mailan ikastetxe ugaritan martxan jartzen urteak eman ondoren, eta bere eraginkortasuna kontuan hartuta, programa honek gure Ikastetxe Proiektuan barneratzea erabaki dugu, hezkuntza komunitate guztia hezi eta sentsibilizatzeko helburuarekin, eskola jazarpenari aurre eginez eta bere intzidentzia eraginkortasunez eta adin goiztiarretatik eragotziz.

Prebentzioa, esku hartzea eta jarraipena egitea dira programaren oinarrizko irizpideak gure ikasgeletan gatazkarik gabeko elkarbizitza bat lortzeko. Horretarako ezinbestekoak dira eskolaren, familiaren eta ikasleen inplikazioa eta elkarlana. 

Nola ari gara jorratzen programa ospetsu hau Nevers ikastetxean?

  • Irakasleria guztia estrategia, metodologia eta baliabide praktikoetan oinarrituriko formakuntza jasotzen ari da, jazarpen kasuen prebentzio, esku hartze eta jarraipenerako.
  • Ikasleei euren adimen emozionala garatzen laguntzen diegu, norberaren zein gelakideen sentimenduak ezagutuz. 
  • Familiei jazarpena identifikatzeko informazioa eta jarraibideak eskaintzen dizkiegu. 

KIVA erronka zoragarria da, baita premiazkoa ere, gure ikasle, familia zein irakasleei egungo munduan bizikidetzan sortzen diren zailtasunei aurre egin diezaioten tresna oso baliotsuak ematen dizkiguna. Irakasleak formakuntza prozesuan murgilduta daude, hasiera-hasieratik eraginkortasun, azkartasun eta profesionaltasun handienarekin jarduteko eta programaren ezarpena erabateko izan dadin, lanean jarraituko dugu. 

BIZI-BIZI PROIEKTUA – Euskararen ikaskuntzarako metodologia aktiboa.

Hizkuntza bat ikastea ez da erraza. Nevers Ikastetxean badakigu hizkuntza bat barneratzeko modurik egokiena hizkuntza horretan bizitzea eta egunez egun erabiltzea dela. Testuinguru honetan sortu dugu ‘Bizi-Bizi’ programa; euskara ikasteko metodologia aktibo bat, alegia. Euskararen eguneroko erabilera sustatzen dugu ikasleak euskaraz komunikatzera daramatzaten jarduerei esker, ahozko eta idatzizko konpetentzia modu dibertigarri eta dinamiko batean finkatuz. 

Bizi dezagun Euskara!

STEAM – Gure ikasleen pentsamendu zientifikoa eta sortzailea suspertuz. 

Gaur egun pentsamendu zientifiko (S), teknologiko (T), ingeniaritza (E), arte (A) eta matematika (M) arloetan dagoen eskaera handia dela eta, diziplina arteko irakaskuntza-ikaskuntza eredua den STEAM proiektuaren alde egitea erabaki dugu. Programa honen helburua, ikasleek nahitaezko arazoak ebazterako eta aztertzerako orduan, beren pentsamendu malgua eta sormena indartzea ahalbidetzea da.

“Ikasteko sortu” leloak oso ongi laburbiltzen du proiektu berri honen izaera, izan ere, erronka bat planteatzen du, ikasleek bere lanaren, hausnarketaren, diseinuaren, gauzatzearen eta norberaren lanaren amaierako ebaluazioaren bidez, norberaren garapena indar dezan. 

Nevers ikastetxean irakasleriaren etengabeko prestakuntzaren eta gure ikasleen hezkuntza eta ongizatea lortzeko aukera emango diguten irakaskuntza-proiektu berritzaileen ezarpenaren aldeko apostua egiten dugu. 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.





    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.





      * beharrezkoa.