Irakurketa-idazketa programa
Nevers Ikastetxean ikasgela arrunta eredu linguistiko argia eta egituratua eskaini behar duen testuinguru natural gisa ulertzen dugu, non neska-mutilen baliabideak hobetuko dituzten praktikak egingo diren.
Hizkuntza gaitasunak (bai ahozkoa, bai idatzizkoa) bizitzako esparru guztietan duen garrantzia eta eskolatzeko lehen urteetan hautematen ditugun hainbat zailtasun kontuan hartuz, 2-8 urte bitartekoikasleei zuzendutako programa hau egiteko ideia sortu zen, prebentzio-lanketabat egiteko eta zailtasun horiek konpontzera zuzendutako plan zehatz bat emateko helburuarekin.
Hori dela eta, gure irakasleek irakurketa-idazketa programako adituen eskutik aholkularitza eta prestakuntza jaso dute eta, horri esker, honako arazoei goiz antzematealehenesten dute: ahozko hizkuntzako zailtasunak (3-6 urte, haur-hezkuntzako zikloan zehar), irakurketa eta idazketaren ikaskuntza instrumentalak (5-8 urte, lehenhezkuntzako zikloan) eta arreta-defizitak (6-8 urte, lehen hezkuntzako zikloan). Beharrezkoa dela uste bada, psikopedagogia edota logopedia arloko balioztapenak egiten dira, problematika bakoitzari egokitutako esku-hartze programak pertsonalizatzen laguntzen baitigute; betiere, familien lankidetzarekin kontatzen dugu.
Etxean egin daitekeen lana eta eman daitekeen babesa irakurketa-idazketarekin lotutako trebetasunak eskuratzeko orduan ezinbestekoak direla uste dugu. Helburu hori dela eta, ikastetxean familientzako prestakuntza-jardunaldiak eskaintzen ditugu, gai ezberdinak lantzeko (jardunbide egokiak, zailtasunei goiz antzematea, dislexia, irakurketa ulerkorra…).
Beharrezkoa izango balitz, logopedia-zerbitzu berezi bat ere badugu, bereziki ikaslearen zailtasun logopedagogikoak artatzeko. Plan honetan barne hartutako ekintzak ikasgelatik kanpo sendotzen dira, irakasle espezializatuekin.