Gure jantokia

Ikastetxeko sukalde pripioa

Nevers Ikastetxean etxeko janaria etxekoa bezalakoa izan dadin, etxean egin behar dela uste dugu. Horregatik, otordu guztiak egunero ikastetxeko sukaldean bertan prestatzen dira, etxeko janari osasuntsua, orekatua eta kaliatezkoa bermatuz.

KM0 elikadura

KM0 elikadura-ereduaren alde egiten dugu, bertako, sasoiko eta produktu freskoak lehenetsiz. Horrela, ohitura osasungarriak sustatzen ditugu, ingurumen-inpaktua murrizten dugu eta inguruko ekoizleei laguntzen diegu.

Jantokia, beraz, ikastetxeko hezkuntza-proiektuaren luzapena da, non elikadura ikaskuntza-tresna ere bihurtzen den.

Menu orekatu eta seguruak

Menuak Ausolan enpresarekin lankidetzan prestatzen dira (45 urtetik gorako esperientzia duen enpresa), ikasleen garapenera egokitutako irizpide dietetiko eta nutrizionalak jarraituz, eta osasun- eta higiene-berme guztiak betez.

Jantokiako menua deskargatu

Dieta bereziak

Alergiak, zeliakia edo bestelako elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzako menu egokituak eskaintzen ditugu, betiere haien ongizatea eta osasuna zainduz.

Arreta jantokian

Ikasleak ikastetxeko irakasleek eta Ausolaneko laguntzaileek artatzen dituzte. Haurtzaindegiak bere jantoki propioa du, etapa honetara egokitua.

Ordutegiak

  • Jantokia: 12:30-14:00 (HH/LH) / 14:30-15:00 (DBH)
  • Eguerdiko aisialdia eta eskolaz kanpoko ekintzak: 12:30-14:30
  • 3 urteko ikasleak: siesta derrigorrezkoa

Zerbitzuaren kudeaketa

Jantokiko altak eta bajak Idazkaritzaren edo Administrazioaren bidez kudeatzen dira.