Nevers Ikastetxean familia-giroko ingurune hurbil bat aurkituko duzu eta, honi esker, banan-banako hezkuntza, eraginkorra, osoa eta kalitatezkoa eskaintzen dizugu, 0tik 16 urtera bitartean.

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako etapan (LH1-LH6), 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta, gure helburua ikasle bakoitza bere hazkunde-prozesuan laguntzea da, zentzuz, autonomiaz eta segurtasunez ikas dezaten, eta hurrengo hezkuntza-etaparako oinarri sendoa izan dezaten.

Ikaskuntza modu aktibo eta esanguratsuan planteatzen da, proiektuen bidezko lana, dinamika kooperatiboak eta banakako lana uztartuz. Horri esker, gaitasun sozialak garatzen dira, autonomia sustatzen da eta ikasle bakoitzaren beharrak kontuan hartzen dira. Era berean, etapa bakoitzera egokitutako ikasketa-ohiturak, antolaketa eta erantzukizuna lantzen dira.

DSC02356
IMG_5279 (1) (1)

Irakurmena ardatz nagusietako bat da etapa honetan, eta programa específico baten bidez lantzen da irakurzaletasuna, irakurketa-jariotasuna eta ulermena indartzeko. Bereziki lehen mailetan, irakurketaren prozesua gertutik laguntzen da.

Teknologia modu progresibo eta arduratsuan txertatzen da, betiere irizpide pedagogiko argi batekin eta paperean egindako lanarekin oreka mantenduz, idazketa, arreta eta arrazoiketa garatzeko funtsezkoa baita. Halaber, pentsamendu konputazionala lehen mailetatik lantzen da: hasieran jarduera desentxufatuen bidez, eta aurrerago, programazioaren eta hezkuntza-robotikaren bitartez.

Hizkuntzen ikaskuntza ikuspegi komunikatibo eta jarraitu batetik lantzen da. Haur Hezkuntzan hasitako hirugarren hizkuntza etapa honetan sendotzen da, erabilera errealeko esperientzien bidez, ikasleen ulermena, ahozko adierazpena eta konfiantza indartuz.

Lortu informazio gehiago Lehen Hezkuntzako hainbat proiektu eta metodologiari buruz:

ETORRI GURE IKASTETXEA EZAGUTZERA

Jarri lasai gurekin harremanetan edozein galdera edo gure hezkuntza-proiektua, instalazioak eta irakasleak ezagutzeko. Hitzordua eskatzeko formulario bete edo, 946810946 telefono zenbakira deitu.

    Izena (beharrezkoa)

    Abizenak (beharrezkoa)

    Telefonoa (beharrezkoa)

    Posta elektronikoa (beharrezkoa)

    Konta iezaguzu noiz noiz bisitatu nahi gaituzu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

    Lege oharra irakurri eta onartzen dut.