Liburutegia eta ludoteka

Nevers Ikastetxean hezkuntzaren osagarri diren zerbitzuak familiaren eta lanaren arteko kontziliazioa errazteko izan behar direla uste dugu. Horregatik, ludoteka eta liburutegia ikastetxeko ikasle guztien eskura daude, ikasturtean zehar egiten duten hezkuntza-etapa edozein dela ere.

Alde batetik, Nevers Ikastetxeko liburutegia ikasleen zerbitzura dagoen espazio teknologikoki hornitua da, sormen-lanetan, talde-lanetan, ikerketetan eta ikasketetan sakontzeko pentsatua. Horrez gain, ikastetxeak dituen liburuen kontsulta bertan egin daiteke. Liburutegia astelehenetik ostiralera irekita dago, eguerdian zein arratsaldean.

Ludotekak hezkuntza-jarduera osatzen du, jolasaren bidez ikaskuntza eta sormena sustatuz. Espazio ludiko honetan, haurrek elkarrekin jarduten dute, harremanak sendotzen dituzte eta gaitasun afektibo-sozialak modu naturalean garatzen dituzte. Ludoteka jolaserako bereziki prestatutako gunea da, non ondo pasatzea eta irudimena lantzea eskutik doazen.

 

ORDUTEGIAK

Ludoteka (astelehenetik ostiralera):

  • Goizean: 7:30-9:00
  • Arratsaldean: 16:30-18:00 (HH / LH1-2)

Liburutegia (astelehenetik ostiralera):

  • Arratsaldean: 15:30-18:00 (LH3-4-5-6 / DBH)