Matrikula
Informazio orokorra
Jarraian, Nevers Ikastetxeko matrikulazio-prozesuan kontuan izan beharreko hainbat alderdi biltzen dira. Informazio gehiago izateko, jarri harremanetan idazkaritzarekin, astelehenetik ostiralera, 09:30-17:30 bitartean.
Beharrezko dokumentazioa
0-1 urteko matrikula
Haurtzaindegirako matrikulak ikasturte guztian zehar daude irekita.
- Izena emateko fitxa
- Familia-liburuaren fotokopia
- Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia
- Bazkide-kooperatibistaren ekarpena.
2 urtetik 4. D.B.H-ra arteko matrikula
- Izena emateko fitxa
- Familia-liburuaren fotokopia
- Erroldatze-ziurtagiria
- Bazkide-kooperatibistaren ekarpena.
- 4 urtetik aurrera: HIA zenbakia (hezkuntzako identifikazio-agiria), jatorriko zentroak ematen duena.
Zalantzaren bat al duzu?
Jarri lasai gurekin harremanetan edozein galdera edo zalantza argitzeko. Gainera, inprimakiaren bitartez, bisita bat adostu dezakezu ikastetxeko instalazioak ikusteko, irakasleak ezagutzeko eta Nevers esperientzia bizitzeko.
Informazio gehiago? Aurre-matrikula egitean, matrikulazio-epeen, datu interesgarrien eta izena emango duzun zikloari dagokion beste edozein konturen berri emango dizugu.