Gaur egungo eskolaren erronka handienetako bat, irakurle eta idazle trebeak prestatzea da, modu mekanikoan irakurtzearekin eta idaztearekin konformatzen ez direnak, irakurketa eta idazketa bizitzen dutenak.
Hezkuntzaren eremuan, irakurketaren eta idazketaren irakaskuntza ez da erronka berria. Eskolek urte asko daramatzate metodoak ikasleen beharretara garatzen eta aplikatzen. Metodo hauek gero eta egokiagoak eta berritzaileagoak dira, haurrek trebetasun horiek eskura ditzaten. Baina, nola lortu gure gizarteko haurrek beren borondatez irakurtzea eta idatzi nahi izatea, haien atzean horretara behartzen dituzten hatz erakuslerik izan gabe? Hori da, zalantzarik gabe, eskola eta gizarte modura aurre egin behar diogun erronka handietako bat.
Izan ere, garaiak aldatu egin dira. Gurasoek etxetik kanpo lan egiten dute, familiari eskaintzen zaio denbora murriztu egin da eta gizartearen lehentasunak, iraganarekin alderatuz, beste batzuk dira. Familia askorentzat ahalegin handia da irakurketa etxean lantzea, eta, kasu horietan, eskolaren esku hartzeak garrantzia handiagoa du, gizartearen zenbait gabezia bete behar dituelako.
Nola hezi irakurketaren maitasunean?
Erraza dirudi pentsatzea helduak haurraren gain duen jarraibideak bakarrik piztu dezakeela irakurtzeko ohiturarenganako txinparta, baina egia esanda, lagungarria da. Jaio aurretik ere, amaren eta aitaren ahotsek haurra lasaitzen dute eta ongizatea eskaintzen diote. Behin kanpoko mundura heltzean, haurtxoa bere gurasoengandik datozen soinuek, hitzek, esaldiek eta kontakizunek suspertzen jarraituko dute. Aurrerago, haurrek une zoragarriak biziko dituzte ipuin txiki baten erakusketa eta narrazioa entzutean, gurasoek adierazten dizkieten hitz horiek ezagutzen baitituztelako, eta, gainera, bat datozelako haiek liburuan ikusten duten irudiarekin.
Une honetan, irakurketarekiko maitasuna sortzen da, onura asko ekarriz; besteak beste, entzute aktiboa, arreta, motibazioa, ulermena, ipuinak manipulatzeko eta orriak pasatzeko zaletasuna, zeinuek zer ezkutatzen duten ezagutzeko grina…
Argi dago, jarraibideak asko laguntzen duela. Eta are gehiago jarraibide hori haurren hezkuntzan parte hartzen duten eragile guztiek laguntzen badute.
Zer egiten dugu Neversen irakurketan eta idazketan hezteko?
Nevers Ikastetxean badakigu errealitate sozial hori dagoela, eta, aldi berean, ohartzen gara familia askok laguntza behar dutela beren seme-alabek ahalik eta modu natural eta positiboenean egin dezaten aurrera irakurketarako eta idazketarako zaletasunean. Horrela, irakurketa eta idazketarekin maitemintzeko prozesua norberaren baitan hasten da: haurrei ipuinak kontatzea maitatzen, jolasaren, sorpresaren eta magiaren bidez gure ikasleen jakin-mina pizten saiatzen; gure neska-mutilei irakurketan laguntzen, idazketa deszifratzea erraztuko dieten soinuak, keinuak eta letrak erabiltzen; ‘Irakurketa Gela’ bezalako ekimen eta espazioekin, non haurrek irakur-idazle bizipenak dituzte tailerren, jolasen, ipuin kontalari saioen, irakurketaren grina sustatzen laguntzen duten guraso ausarten laguntzarekin. Guzti hau, irakasle-talde arretatsu eta sentiberez lagunduta. Izan ere, haur batek irakurketan edota idazketan zailtasunak dituenean jarduteko tresna profesional egokiak dituzte. Era berean, beharrezkoa denean, logopedia-zerbitzua ere badugu, zailtasun espezifikoagoak dituzten ikasleei laguntzeko.
Nevers Ikastetxean dugun azken helburua, gure haurrek irakurketa eta idazketa jarduera atsegingarritzat hartzea da, eta, nahi duten guztietan, irakur-idazle gaitasunek beren bizitzako amets eta asmo guztiak lortzen lagundu ahal izatea.
Gure irakurketa-idazketa programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikastetxeko webgunean informazio gehiago aurki dezakezu, eta zalantzarik edukiz gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.