Proiektuetan oinarritutako hezkuntza

Nevers Ikastetxea

Ezagutu orainaldirako eta etorkizunerako metodologia pedagokikoen aldeko apustua egiten duen ikastetxe bat.

HIRUELETASUNA

Nevers Ikastetxeko programa hirueledunak Europar Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ildoak jarraituz lan egiten du.

ETENGABEKO BILAKAERA

Ezagutu orainaldirako eta etorkizunerako metodologia pedagokikoen aldeko apustua egiten duen ikastetxe bat.

PROIEKTUKA HEZTEA

Ikasleak haien ikasketa prozesuaren protagonista izatean oinarritutako irakaskuntza estrategia bat da.

ANIZTASUNEAN BATZEA

Adimen anizkunetan sinesten dugu; horregatik, EntusiasMAT metodoa jarraitzen dugu. Gainera, babesa eta laguntza profesionala eskaintzen dizkiegu zailtasunak dituzten ikasleei.

EUSKALIT 3K AGIRIA

Eusko Jaurlaritzak kirol esparruan kudeaketa eredu aurreratua arrakastaz ezarri izanari egiten dion aitortza da.

SARE HEZKUNTZA

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakaskuntza eta ikasketa prozesuetan txertatuta daude Nevers Ikastetxean.

Euskaraz bizi

Nevers Ikastetxean, Ulibarri programa 1996-1997 ikasturtean abiatu zen. Ulibarri Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailak bideraturiko programa da, euskararen normalizazioa bultzatzea xede.

Programa hori burutu ahal izateko, Normalizaziorako batzordea sortu genuen. Gure xede nagusia da ikastetxeko arlo guztietan euskararen erabilera bultzatzea.

Matriculaciones colegio durango

HIRUELETASUNA

Nevers Ikastetxeko programa hirueledunean, Europako Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren gidalerroak jarraituz lan egiten da.

Badakigu hizkuntzen estimulazio goiztiarrari esker ikaskuntza azkarragoa dela, eta, hala, eraginkorrak gara hizkuntzak ikasten ez ezik, haiek ikaskuntza-tresna gisa erabiltzen ere.

Gure eskola-esparruan hiru hizkuntza izatea da gure proposamenaren ardatza: hizkuntza-ikaskuntzaren plangintza murgiltze-ikuspegitik egiteko, hizkuntzen erabilera aktibo eta parte-hartzailearen ikuspegitik, eta, gainera, baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzea eta hizkuntza-ikaskuntzen transferentzia erraztea ahalbidetuta.

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Nevers Ikastetxearen hezkuntza-balio nagusietako bat proiektukako metodologia hezkuntza-eskaintzan txertatzea da. Baina ez da inoiz egon metodologia-erronka horri aurre egiteko bide bakarra. Bere indargune nagusiak ikasketa plan zurrunen mende egotea eta ikaslegoa ikaskuntzaren ardatza izatea dira.

Proiektuetan oinarritutako metodologiak hainbat onura eta ikasbide dakartza berekin:

  1. Proiektu hasieratik plangintza bat egiten eta antolatzen ikasten dute. Egitekoak eta lehentasunak banatzen dituzte.
  2. Ikasleak ikaskuntzaren parte aktibo bihurtzen dira, ahaldundu egiten dira, eta eskola magistralekin lortzen ez diren autonomia eta erantzukizuna hartzen dituzte bere gain.
  3. Ez dago ikasle motelik. Proiektuek ikasle guztiei uzten diete parte hartzen eta hainbat ataletan gai izaten. Denek dute ekarpenak egiteko gaitasuna. Horrek konfiantza ematen die eta haien ahalmenaz ohartzen dira.
  4. Sormena eta alboko pentsamendua indartzen dira. Ez dago arazoei aurre egiteko modu bakarra, kasuak irtenbide asko izan ditzake. Taldeko lana, beraz, funtsezko bihurtzen da.
una apuesta de futuro
Euskalit 3k Nevers ikastetxea deporte colegio durango

EUSKALIT 3K AGIRIA

Nevers Ikastetxean, badakigu kirolaren balioak oso garrantzitsuak direla; horrexegatik, Euskalit 3K ziurtagiria eskuratu dugu, arlo horretan gure kudeaketa hobetzea helburu.

3K proiektua Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek babesturiko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua ezartzean datza.  Kudeaketa Aurreratuaren Eredua bermatzen duen ziurtagiria lortu dugu.

Proiektu horren harira, hainbat ekintza egin dira, esate baterako, instalazioak hobetu, gure irakasleak prestatu eta eskualdeko hainbat erakunderekin akordioak egin, gure ikasleen kirol-jarraipena bermatzeko asmoz.

ETENGABEKO BILAKAERA

Ikastetxeak badaki zer nolako erronkak dituen hezkuntza sistemak gaur egun. Europako jaiotza-tasarik txikienetarikoa duen inguru batean gaude, eta badirudi joera horrela jarraitzearena izango dela. Ukaezina da ere gaur egungo gizarteak, eta are gehiago etorkizunekoak, gaitasun eta ezagutza berriak eskatzen dizkigutela, lehen hezkuntzaren esparruan garatzen ez zirenak. Adibidez, teknologiak erabiltzea, taldean lan egiteko gaitasuna izatea edo hizkuntzak menderatzea.

Beraz, etengabeko prestakuntzan eta eremu guztietako etengabeko hobekuntzan sinesten dugu, irakasleengandik hasiz. Nevers Ikastetxea etengabean hobetzen ari den ikastetxe bat da, garai berrietara eta etorkizuneko beharretara egokitutakoa.

Colegio educacion matematicas-entusiasmat-inteligencias

ANIZTASUNEAN BATZEA

Entusiasmat metodo didaktiko eta pedagokiko bat da, Howard Gardnerren teoria abiapuntutzat hartzen duena, eta matematikak adimen anitzen bitartez jorratzea ahalbidetzen duena: ikasleek matematikak modu erabilgarrian lantzen dituzte, modu praktikoan, manipulazio handiagoa darabilen eta bisualagoa den eran. Metodologia honen bitartez, irakasleak ikasleen arreta erakartzea lortzen du, eta ikasleek matematiken kontzeptuak manipulatuz, behatuz eta esperimentatuz ikasten dituzte.

Faktore oso garrantzitsua da matematiken kontzeptuak oso goiz lantzen hasten dela da. Beraz, matematiken logika hasieratik ulertzen badute eta matematikekin disfrutatzen badute, bat-bateko ikaskuntza lortzen da.

SARE HEZKUNTZA

Nevers Ikastetxean, teknologia berriak erabiltzeko hainbat lan-ildo proposatzen ditugu, ikastetxearen ardatz estrategikoei eusteko.

Gure ikasleek modu kooperatiboan lan egiten dute, eraginkortasunez, pixkanaka eta zeharka Konpetentzia Digital guztiak eskura ditzaten ikasgai guztietan IKTak darabiltzaten metodologiak baliatuta.

Ikasgelan teknologia berrien erabilera gero eta handiagoa izateko eskaerei erantzutearren, Nevers etengabe ari da teknologia eta antolakuntza egokitzen.

Educación en tecnología