Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika

1. Datu pertsonalen erabilera eta tratamendua

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEA (hemendik aurrera “zentroa” esango diogu) da erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten du datu horiek apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (GDPR) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DBLO) xedatutakoaren arabera tratatuko dituela.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Erabiltzailearekin harremana izateko. Tratamendurako aurreikusitako eragiketak honako hauek dira:

  • Kudeatu informazioa-bidalketa edo eskatzen diguten beste edozein eskaera, Webgune honetan agertzen diren harremanetarako era desberdinen bidez.
  • SM Eduamos plataformaren kudeaketa Tecnología y Gestión Educativa S.L.U. enpresaren bidez izango da; enpresa horrekin araututa dago hirugarrenen kontura datuak eskuratzeko kontratua, araudiak eskatzen duenaren arabera. Plataforma horretara sartzeko beharrezkoak dira zentroak emandako erabiltzaile-izena eta pasahitza.
  • Arlo pribatuaren kudeaketa IMT Lazarus enpresarekin. Esteka horiek euren baldintza bereziak eta pribatutasun-baldintzak dituzte, eta zentroak ez du horietan araututakoaren erantzukizunik, Web Gune honetako lege-oharrean ikus daitekeen bezala.
  • Sare sozialen kudeaketa: zentroak profil bat sortu du sare sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter, LinkedIn, Youtube, etab.). Ondorioz, honako eragiketa hauek egin daitezke: arduradunari eskaerak eta kontsultak proposatu; zentroak antolatutako eskabideak eta galderak tramitatu; horrez gain, erabiltzaileari informazioa eman dakioke egindako jarduerei, zerbitzuei edo informazio interesgarriei buruz. Profil ofizialen bidez harremanak bideratu.
  • Nabigazio-estatistikak kudeatu daitezke.

Zergatik trata ditzakegu zure datu pertsonalak?

GDPRren 6. artikuluak tratamendua honela legezkotzen duelako:

  • Erabiltzailearen baimenarekin, zerbitzuren bat edo kontsultaren bat eskatzen duenean, eta zentroaren interes legitimoagatik, merkatu-azterketak, estatistika-analisiak eta abar egitea, eta enkarguak, eskaerak eta abar izapidetzea, erabiltzaileak eskatuta.
  • Sare sozialetarako: interesdunak eta/edo bere legezko ordezkariak baimena eman du bere datu pertsonalak helburu jakin baterako edo batzuetarako tratatzeko. Erabiltzaileak profil bat dauka sare sozial berean, eta zentroko sare sozialarekin elkartzea erabaki du, bertan argitaratutako informazioari buruz interesa erakutsiz.

Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren amaierara arte gordeko dira. Handik aurrera ez. Edo, bestela, lege-aginduek gordetzeko esaten duten arte. Eta datuak horretarako beharrezkoak ez diren unean ezabatu egingo dira, datuen anonimotasuna bermatzeko edo datu guztiak suntsitzeko segurtasun-neurri egokiez baliatuta.

Nori ematen dizkiogu zure datu pertsonalak?

Hirugarrenei ez zaizkie emango datu pertsonalak, baldin eta ez bada beharrezkoa tratamenduaren helburuak garatzeko eta gauzatzeko, salbuespena izango dira gure komunikazioekin zerikusia duten zerbitzu-hornitzaileak; izan ere, zentroak sinatuta ditu konfidentzialtasun-kontratuak eta tratamendu-eragilearen kontratuak, pribatutasunari buruz indarrean dagoen araudiak eskatzen dituenak.

Datu-transferentzia nazioartean

Gaur egun, ez da daturik transferitzen nazioartean.

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Erabiltzailearen eskubideak honako hauek dira:

  • Baimenari edozein unetan uko egiteko eskubidea.
  • Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, transferitzeko eta ezabatzeko eskubidea, eta datuak tratatzea mugatzeko edo aurka egiteko eskubidea.
  • Kontrol-agintaritzan (www.aepd.es) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, iritziz gero tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen araudiarekin.

Zure eskubideak gauzatzeko behar dituzun datuak:

NEVERS IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEA. Bruno Mauricio Zabala kalea, 6 – 48200 DURANGO (Bizkaia). E-posta: colegio@neverscooperativa.es

Erabiltzaile gisa erregistratzea SM Educamos plataforman eta Lazarus-en

Webgune honen bidez honako toki hauetara sar daiteke:

1º) Educamos plataformara: plataforma honek badu araudi bat pribatutasun-politikari, cookiei eta hura erabiltzeko baldintzei buruzkoa. Erregistratu aurretik irakurtzea gomendatzen dugu. Era berean, erabiltzaileari jakinarazten zaio atal honetara sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza behar direla. Aurrez zentrora eskatuz gero, zentroak berak bidaliko ditu.

2º) Lazarus Gunera: atal honetatik IMT Lazarusen ardurapeko webgunera jo daiteke. Bertako edukia ikusteko erabiltzailea izan behar duzu. Horretarako, aldez aurretik eskatu behar dizkiozu zentroari identifikazio-kredentzialak.

Zure datu pertsonalen gaineko erantzukizuna

Webgune honen bidez erabiltzaileak ematen duen informazioa egiazkoa izatea bere ardura da. Ondorio horietarako, jakinarazten dituen datu guztien egiazkotasunaren erantzule da, eta behar bezala eguneratuta izango du emandako informazioa, haren benetako egoerari erantzuteko. Erabiltzailea izango da ematen dituen informazio faltsu edo zehaztugabeen erantzulea, eta baita ere web honen titularrari edo hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea.

Datu pertsonalak tratatzeko hartzen diren neurriak

Zentroak konpromisoa hartzen du emandako datu pertsonalak pribatutasun-politika honetan adierazitako helburuen arabera erabiltzeko, bermatuz ematen zaizkion datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna. Horretarako, teknikari eta antolakuntzari dagozkion segurtasun-neurriak ezarrita ditu. Alegia, neurri horiek beharrezkoak dira baimenik gabe ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo eskuratzeko. Neurriok aplikatu beharreko araudian ezarrita daude.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.