Hirueletasuna

Hirueletasuna

Nevers Ikastetxeko hiru hizkuntzako programak Europar Batasuneko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ildoei jarraitzen die.

Badakigu hizkuntzen estimulazio goiztiarrak bizkorrago ikastea ahalbidetzen duela, hori dela eta, hizkuntzak ikasten eraginkorrak izateaz gain, hizkuntzak ikaskuntza-tresna gisa erabiltzen ere eraginkorrak gara.

Eskola-eremuan hiru hizkuntza egotea da gure proposamenaren gakoa: hizkuntzaren ikaskuntza murgiltze-ikuspegi batekin planifikatzea, hizkuntzak era aktiboan eta parte-hartzailean erabiltzea eta, gainera, baliabideak ahal bezain errentagarri egitea ahalbidetzea eta hizkuntza-ikaskuntzen transferentzia erraztea.

Gainera, eskolaz kanpoko hizkuntza-jarduerak ditugu, non ikasleek hizkuntza berriak ikasi edo lehengoak indartu ditzaketen.

Colegio Durango ingles ikastetxea ingelesa

Hizkuntza ikasteko murgiltze-programa

Hizkuntza ikasteko murgiltze-programak 12-14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta daude, Irlandan eta Frantzian egiten dira eta komunikazio-gaitasuna hobetzeko eta herrialdeko kulturan murgiltzeko aukera paregabea ematen dute.

Helburu nagusiak honakoak dira:

  1. Hizkuntzaren komunikazio-maila indartzea eta beste kulturari buruzko ezagutza sustatzea. Helburu linguistikoa eta kulturaniztuna da, ikasleek Europako herrialde bateko beste kide batzuekin komunikatzeko gaitasun egokiak garatu beharko dituzte.
  2. Ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzea, atzerriko hizkuntzaren ulermenari eta adierazpenari dagokionez, egunerokotasuneko egoeretan eskuratutako ezagutzak komunikaziotresna gisa erabiltzeko gai izan daitezen.
  3. Hizkuntza bat jakiteak komunikatzeko orduan duen garrantziaz jabetzea.
  4. Beste hizkuntza bat eta kultura bat duten pertsonekin harremanak ezartzea, beraiekiko lankidetza- eta tolerantzia-jarrera batekin.
  5. IKTak erabiltzea: trukearen bi urteetan zehar, gure ikasleek dagozkien kideekin kontaktua izango dute, posta elektronikoaren edo sare sozialen bidez, edota ordenagailuko webkam-aren bitartez, hizkuntza praktikatu eta sakontzeko helburuz.

Ingelesa

Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasleek hizkuntza-murgilketaren esperientzia bat bizitzeko aukera izan dute Irlanda hegoaldean (Kilkenny). Ikasle bakoitza Irlandako familia batekin bizi izan da eta ingeleseko klaseak jaso ditu egunero, klaseen ohiko dinamikan eta aisialdiko eta kirol-jardueretan integratuz.

Esperientzia oso aberasgarria izan da eta bertan parte hartu duten ikasleek, ingelesa hobetzeaz gain (solturan nahiz ulermenean), beren prestakuntzan baliagarriak izango zaizkien beste gaitasun batzuk ere eskuratu dituzte.

T

Frantsesa

Helburua, gure ikasleak edozein komunikazio-egoeratan moldatzeko gai izatea da. Horretarako, trukea ezinbestekoa da, hizkuntza erabilgarria eta bizia den zerbait bezala hartzen laguntzen baitie.

Trukea honetan datza: Frantziako ikasle batzuk gure ikasleen etxeetan hartu eta ikasle hauek Frantziako ikasleen etxeetan hartzean. Egonaldi horretan zehar, hainbat bisita kultural egiten dira, harrera-familiarekin elkarbizitzen da eta batzuetan, eskola-bizitzan ere parte hartzen da.

Jarduera hau DBHn frantseseko hautazko irakasgaia egiten duten ikasleei zuzenduta dago. Trukea bi ikasturtetan zehar egingo den jarduera bat da.

2016-2017 ikasturtean zehar, Frantzia bisitatuko dugu eta 2017-2018 ikasturtean, frantziarrak hartuko ditugu.

Trukea egiten den Frantziako eskola “Poisy” da, Annecy-tik hurbil dagoen Poisy herrian kokatua. Gure zentrora etorriko diren ikasleak ere bertakoak eta inguruko herrietakoak dira.