Entusiasmat

Entusiasmat

Nevers Ikastetxean EntusiasMATen (EMAT) alde egiten dugu, 3-12 urte bitarteko haurrentzako proposamen didaktiko-pedagogiko bat. Adimen anitzen teorian oinarrituta dago, matematika modu erabilgarrian eta praktikoan lantzea ahalbidetzen du eta irakasleei ikasleak motibatzeko baliabide ugari eskaintzen dizkie.

EntusiasMATek ikasleek matematika gai erabilgarri eta praktiko bat dela ulertzeko beharrezko guztia barne hartzen du. Azken buruan, helburua matematika ikasleen testuinguruan kokatzea da. Garrantzitsua da, ikasleek, une bakoitzean ebazten ari diren arazoetan zein estrategia erabiltzen ari diren jakitea. Finean, estrategia horiek oso erabilgarriak izango dira beraien egunerokotasunerako ere.

EntusiasMATek honakoa dakar berekin:

Integrazioa:

Materialaren antolakuntzak eta egiturak matematika-kontzeptu ezberdinak barneratzea ahalbidetzen dute: zenbaki naturalak, dezimalak, osoak, arrazionalak, sistema metrikoa, funtzioak eta grafikoak, geometria, buruketak, probabilitatea, estatistika eta estimazioa, oso txikitatik eta berehala (Haur-hezkuntzan).

Programa zikliko bat da, izan ere, kontzeptu matematikoak horren goiz lantzen hastean (Haur-hezkuntzan), hezkuntza-prozesu osoan zehar, behin eta berriz berrikusten dira, jarduera eta estrategia berriekin.

Era honetan, ikasleak lehenago edo geroago ezagutu eta ulertu beharreko matematika-edukiekin trebatzen joaten dira, modu hurbil, esanguratsu eta erreal batean. Programaren arabera formula edo teorema konplexu bat ikastea tokatzen zaienean, ez zaie zaila egiten, izan ere, modu jarraituan eta gradualki lantzen joan dira, kontzeptuak ulertzea eta aplikatzea errazten duten egoera esanguratsuetan.

Metodologia-proposamen honek ikasleen aurrerapena askoz hobeto behatzeko aukera ematen digu, izan ere, arazoak ebazteko edo produktuak sortzeko gaitasunak testuinguru ezberdinetan praktikan jartzen joaten dira.

Adimen anitzak barneratzea: (A.A.)

EntusiasMATek A.A. barneratzen ditu, ikasleek kontzeptu matematiko bera ikuspegi ezberdinetatik ikasteko aukera izan dezaten.

Matematika errealitatetik abiatuz irakatsi behar da, beraz, beste arlo batzuekin lotzen da: geografia, zientziak, artea, hizkuntzak, literatura, musika, gorputz-hezkuntza, kulturaniztasuna…

Egiaztatuta dago, ikasgela batean ez daudela indargune eta ahulezia konfigurazio bera duten bi ikasle. Hori dela eta, ikasleei kontzeptu bera ikasteko aukera ezberdinak eskaintzen saiatzen gara. Horiek horrela, proposamen pedagogiko berritzaile honen helburu nagusia, ikasleei matematika gure mundua ulertzeko tresna bat dela helaraztea da, ingurune sozialak ematen dizkien mezuak argitzen ikasiz eta benetako arazoak konponduz. Azken finean, EMATek ikasleek pentsamendua egituratzeko eta antolatzeko beharrezko alderdi guztiak barne hartzen ditu eta, gainera, sormena estimulatzen du.

EntusiasMATek adimen anitz ezberdinak bultzatuz landu nahi du matematika:

  • Adimen intrapertsonala. Norbere burua ezagutzeko eta norbere portaera ezagutza horretara egokitzeko gaitasuna da.
  • Adimen interpertsonala. Besteak ulertzeko eta beraiekin eraginkortasunez elkar eragiteko gaitasuna da.
  • Hizkuntzarako adimena. Pentsamendua hitzekin adierazteko eta hizkuntza komunikazio-tresna eraginkor gisa erabiltzeko gaitasuna da.
  • Adimen musikala. Soinuen erritmoa, tonua eta tinbrea sortzeko eta bereizteko, eta musika-adierazpen mota ezberdinak balioztatzeko gaitasuna da.
  • Adimen logiko-matematikoa. Zenbakiak modu eraginkorrean erabiltzeko eta behar bezala arrazoitzeko gaitasuna da.
  • Adimen ikus-espaziala. Mundu ikus-espaziala zehaztasunez hautemateko gaitasuna da, pertzepzio hauetatik abiatuz, antzaldaketak egiteko eta informazio grafikoa sortzeko eta deskodetzeko gaitasuna.
  • Adimen kinestesikoa. Mugimendu automatikoak eta nahita egindakoak kontrolatzearekin hasten da, gorputza trebetasunez mugitzea lortu arte.
  • Adimen naturistikoa. Hiri zein landa eremuko objektuak, animaliak edo landareak bereizteko, sailkatzeko eta erabiltzeko gaitasuna da.

Oinarrizko gaitasunak:

Ikasleak oinarrizko gaitasun ezberdinak eskuratzeko gaitu behar dira. Horregatik hasten gara Haur-hezkuntzan lan egiten. Garrantzitsua da honakoa bereiztea, gauza bat gai izatea da eta beste bat trebea izatea: gaitasunak menperatzeaz gain, barneratu egin behar dira, jokatzen jakiteko.

Estimulazio goiztiarra:

EMATek kontzeptu matematikoak txikitatik lantzen ditu, era ziklikoan eta egoera berriekin zabalduz. Ikasle guztiek ikas ditzakete matematika-kontzeptu berberak, baina euren heldutasun mailara egokituta. Izan ere, maneiuaren, behaketaren eta esperimentazioaren bitartez, pentsamendu konkretutik abstraktura igarotzen dira. Ikasturte bakoitzean kontzeptu matematiko guztiak landuko dituzte.

Ondorioz, giza-garunaren antolaketa, ahalmen handia eta plastikotasuna dela eta, garrantzitsua eta premiazkoa da Haur-hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan era egokian lan egitea. Izan ere, etapa hauetan ezartzen dira haurraren etorkizuneko oinarriak eta hartzen zaio aurrea eskola-porrotari.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.