KiVa

KiVa

Nevers Ikastetxean KiVa programarekin lan egiten dugu eskola-jazarpena prebenitzeko helburuarekin. Finlandiako Hezkuntza Ministerioak sortutako programa honek oso harrera ona izan du mundu mailan, eta bere eraginkotasuna dela-eta, gure herrialdeko ikastetxe askotan ezarri da.

Programa honen helburua ikasleak heztea, gaitzea eta ahalduntzea da, ikastetxean gerta daitezkeen eskola-jazarpenak prebenitzeko eta horien aurrean eraginkortasunez jarduteko gai izan daitezen.

KiVa-ren hiru zutabeak:

Prebentzioa:

Eskola-jazarpena prebenitzeko ekintza orokorrak egiten dira eta ikasle guztiek parte hartzen dute.

Esku-hartzea:

Eskola-jazarpena ematen ari den kasuetan ekintza zehatzak egiten dira, jazarleari zein biktimari zuzendutakoak.

Gainbegiratzea:

Tresna digital bat erabiliz eskolaren egoeraren inguruko ebaluazioa eta jarraipena egiten da beharrezko hobekuntzak egiteko.

Programa hau aurrera eraman ahal izateko gure ikastetxeko irakaslegoak formakuntza bat jaso du eta KiVa lan taldea sortu dugu (profil desberdina duten irakasleek eratua), behar den kasuetan ahal den eraginkortasun, azkartasun eta profesionaltasun handienarekin jokatzeko.

Noticias relacionadas

Altxa Burua Nevers

Geroz eta digitalizatuagoa den mundu honetan, konektatuta eta aldi berean deskonektatuta dagoena, hainbat pertsonek elkartzea eta aurrerapausu bat ematea erabaki dute. Beraien helburua, gailu mugikorren erabilera egokiaz kontzientziatzea eta heztea da. “Altxa Burua” mugimendua, beste asko bezala, tresna horiek adingabeen artean erabiltzearen ondorioek eragindako kezkatik sortu zen eta, orain, Nevers Ikastetxeko familiek pausu bat aurrera …

Arauen eta mugen garrantzia gure seme-alaben hezkuntzan

Arauek eta mugek funtsezko zeregina dute haurren garapen integralean. Familia gisa, mundua esplora dezaten maitasuna, babesa eta askatasuna eskaini nahi izatea naturala da, baina, era berean, funtsezkoa da segurtasunez, errespetuz eta erantzukizunez hasten lagunduko dieten arau argiak ezartzea.  Zergatik dira garrantzitsuak arauak eta mugak? Segurtasun emozionala ematen dute: Haurrek haiengandik zer espero den eta beren …

Jolas librearen garrantzia

Jolas librea garrantzitsua izateaz gain, haurren garapen egokirako tresna indartsuenetako bat da. Jolas horrek aukera ematen die zereginetatik deskonektatzeko, energia bideratzeko, berdinkideekin momentuak partekatzeko, arau sozialak barneratzeko, komunikatzeko, etab. Bere helburua etenaldi soil bat izatea baino haratago doa; gure ikasleen garapen fisiko, emozional eta sozialerako funtsezko aukera bat da. Jolasorduak kontzentrazioa eta errendimendu akademikoa errazten …

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.