Digitalizazio-plana
Nevers Ikastetxean argi daukagu ziklo berri bat hasten ari dela, ikastetxeen eraldaketa digitaleko proiektuetan inflexio-puntua izan daitekeena.
Erronka berri baten aurrean gaude, Hezkuntza Erakunde Digitalki Gaitua bihurtzearen erronka, hain zuzen ere. Azken hamarkadan arlo horretan egin dugun lan handia kontuan izanda, gure ikastetxea abiapuntu egokian aurkitzen dela uste dugu.
Hala ere, badakigu eboluzionatzen jarraitu behar dugula kalitatezko ikaskuntza digitala, inklusiboa eta integratzailea lortzeko helburuarekin, egungo egoera aldakorrari erantzuteko eta egokitzeko gaitasuna izango duena.
Era berean, ikastetxearen ikuspegi global batetik, trebetasun digitala duten eta gure ikasleak konpetentzia eta gaitasun digitaletan hezteko prestatuta dauden irakasleekin aurrera egiten jarraitu nahi dugu, edozein eten digital saihestuz eta aukera-berdintasuna bermatuz.
Guzti horregatik, Nevers Ikastetxeak Ikastetxearen Proiektu Digital bat prestatu du, epe labur eta ertainerako gure hurrengo helburuak jasotzen dituena, bai ikasleekiko, baita irakasleekiko eta, orokorrean, ikastetxearekiko ere.