0 eta 16 urte bitarteko ikasleak hartzen dituen Durangoko ikastetxeak irakasleen etengabeko prestakuntzaren eta metodologia aktibo eta berritzaileen aldeko apustua egin du.


Haurtzaindegiaren eraikina berriztu ondoren, Nevers Ikastetxeak bere instalazioak eta ikastetxeko hezkuntza-metodologia etengabe hobetzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. 2023-2024 ikasturte honetan, 4 eta 5 urteko ikasleek espazio berriak estreinatu dituzte.

Espazio berri hauek naturalagoak, irekiagoak eta argitsuagoak dira, haurtzaindegiaren eraikina bezala. David Quero ikastetxeko zuzendari berriak adierazi duenez, “helburua haurrek beren etxeetan sentitzen duten erosotasuna sentitzea da eta, atseginak izateaz gain, espazioak hezkuntza-elementu bat gehiago izatea”.

Bere garaian, familiek argi eta garbi zeukaten instalazioak berritzearen alde egin behar zutela, irakasleek metodologia berritzaileagoak txertatzearekin batera. “Proiektu bidez lan egiteak espazio malguak eskatzen ditu, esperimentatzeko, manipulatzeko eta askatasunez mugitzeko egokiak direnak”, azaldu du Haur Hezkuntzako irakaslegoak. Hori dela eta, espazioek psikomotrizitate-egitura burutsuak dituzte ere, haurrek ikaskuntzetan aurrera egin ahala, beraien mugimendu-trebetasunak gara ditzaten.

Urtero, familiek lagunduta, ikastetxeko irakasle-taldeak hobetzeko aukerak berrikusten ditu, ikasleei eta familiei zerbitzu hobea emateko. Aurten, adibidez, eskola-jazarpenaren aurkako KIVA zerbitzua indartu da, iazko ikasturtean hasitako STEAM proiektua finkatu da eta irakasleak formakuntza berriekin hasi dira.

“Helburua eboluzionatzen jarraitzea da, egiten dugun horretan hobeak izateko eta gure familiei zerbitzurik onena eskaintzeko”, dio Davidek, eta, gainera, familiei ikastetxera hurbiltzeko gonbita egiten die, eskaintzen duten zerbitzuen berri izateko eta haien lan egiteko modua erakusteko. Horretarako, web orriaz gain (www.neversikastetxea.com), familien eskura jartzen da urte osoko bisita gidatuaren zerbitzua. Hau web orriaren bidez edo zuzenean zentroarekin harremanetan jarrita eska daiteke (946 81 09 46).

Nevers Ikastetxea. Konfiantzan hazi eta hezi.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.