Eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzeko aholkuak

Zure seme-alabentzako eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzea erronka handia izan daiteke, baina baita trebetasun berriak garatzen, interesak esploratzen eta beste haur batzuekin sozializatzen laguntzeko aukera zoragarria ere. Hemen aurkitu ditzakezu prozesu honetarako aholku batzuk: Nevers Ikastetxean zure interesekoak  izan daitezkeen hainbat ekintza eskaintzen ditugu. Zatoz, galdetu eta informazioa emango dizugu. Zure seme-alabarentzat egokiak diren eskolaz kanpoko …

Nevers Ikastetxeak ikasturteari espazio berri batekin hasiera eman dio.

0 eta 16 urte bitarteko ikasleak hartzen dituen Durangoko ikastetxeak irakasleen etengabeko prestakuntzaren eta metodologia aktibo eta berritzaileen aldeko apustua egin du. Haurtzaindegiaren eraikina berriztu ondoren, Nevers Ikastetxeak bere instalazioak eta ikastetxeko hezkuntza-metodologia etengabe hobetzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. 2023-2024 ikasturte honetan, 4 eta 5 urteko ikasleek espazio berriak estreinatu dituzte. Espazio berri hauek …

KiVa Programa

Aurreko 2021-2022 ikasturtean 157 eskola-jazarpen kasu identifikatu ziren Euskadin. Nahiz eta kasuen gorakada txiki bat ikusi den, hezkuntza komunitatean eta, orokorrean, gizartean bullying-arekiko dagoen sentsibilitate maila gero eta handiagoa da. Eskola-jazarpena mundu osoko milaka ikasleri eragiten dien arazo larria da, garapen fisiko, psikologiko eta emozionalean era negatiboan eraginez. Fenomeno horri aurre egiteko, mundu osoko eskola …

Psikomotrizitatea

Gaur egungo dimentsio sozialak eta teknologia berrien garapenak eta erabilerak gure haurtzarako lehengo ikuspegia deszentralizatu egin dute. Baina JOLASAK zer nolako garrantzia dauka haurrarentzat? I. Zer da Psikomotrizitatea? Jolasa ikasteko eta garatzeko modu nagusia da haurtzaroan, horren bidez haurrak bere mundua aztertu, ikertu, gainditu eta eraldatzen baitu. Hori dela eta, PSIKOMOTRIZITATEAK garrantzi handia du Haur …

Bihotzak hazi, bihotzak hezi

Gaur egun berezia da, baina ez bakarrik ikasturteko azken eguna delako. Zuekin elkarbanatu nahi dugu Peio Artetxek, Nevers Ikastetxeko irakaslea eta Eskean Kristoko taldekidea,  konposatu duen eta Nevers Ikastetxeko langileek abestutako “Bihotzak Hasi, Bihotzak Hesi” abestia .  Jarrai dezagun denon artean Nevers Ikastetxea handiagoa egiten! Uda paregabea pasatzea opa dizuegu.

Elikadura ikastetxeko jantokian: janaria etxekoa bezalakoa izan dadin, etxean egindakoa izan behar da

Ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den nutrizioa handien zein txikien osasunerako, eta behin eta berriz errepikatzen digute horixe Osasunaren Mundu Erakundetik (OME). Eta arrazoi guztiarekin. Izan ere, elikadura ohitura egokiak eta egunero ariketa fisiko neurritsua egitea ezinbestekoak dira bizimodu osasuntsu bat izateko eta pertsonen ongizate orokorrerako. Gomendio horiek jarraitzen ez baditugu, halabeharrez gertatu beharrekoa gertatzen …

Nevers ikastetxea, gurasoen sozietate kooperatibo bat

Nevers Ikastetxean, gure ikasleen aita-amen parte hartze aktiboa funtsezkoa da Zentroaren garapen egokirako, ezin zen bestela izan. 1977an, familiek ikastetxearen bilakaeran zuten esku hartzea biziagotu egin zen. 1982an sortu zen Irakaskuntzarako Nevers Sozietate Kooperatiboa. Harrezkero, hazten jarraitu dugu, betiere bizikidetza onaren eta gurasoen eta irakasleen arteko harremanaren balore komunitarioekin. BETIERE FAMILIEN ETA IKASLEEN INTERESAK GOGOAN IZANDA. …

Nevers Harvardeko Unibertsitateko Project Zero Perspectives

Nevers Ikastetxean etengabe ikasten dugu hezkuntza proiektu berri eta berritzaileei buruz. Hori horrela, argi genuen Harvardeko Unibertsitateak joan den urrian Iruñean antolatu zituen jardunaldietan egon behar ginela, eta horixe egin genuen. Project Zero Perspectives,  “Ulermena mundu konplexu baterako” izenburuaren esparruan, hitzaldiak eta tailer interaktiboak egon ziren jardunaldiek irauten zuen bi egun horietan. Bi egunetako hitzaldi eta tailer interaktiboetan hartu genuen parte, eta hezkuntzaren …

Desberdintasunari hezkuntzatik egiten zaio aurre

Genero desberdintasuna gaitz bat da, gizarte osoan eragina duena eta, tamalez, hezkuntza sistematik desagertu ez dena. Genero estereotipoz josiak daude testuliburuak oraindik ere, eta horrek eragina du haurren jarrera eta ohituretan, eta baita haien ikasketa edo ibilbide profesionalekin lotutako hautuak egiteko orduan ere. Hezkuntzak berak duen garrantziarengatik, Nevers Ikastetxearen helburu nagusietako bat genero diskriminazioa desagerraraztea eta berdintasuna sustatzea da, jarrera …

Nevers Ikastetxea. Irudi berria bestelako hezkuntza eredu batentzat

Gaur egun oso berezia da, ikastetxean Gabonen aurretik ospakizunetan gabiltzalako eta, baita ere, atsegin handiz aurkezten dizuegulako Nevers Ikastetxearen irudi korporatibo berria. Marka gaztea da, apala, gertukoa, geure ikastetxeko hezkuntza sistema berritzailearen, identitatearen eta ibilbidearen balioa azpimarratzen dituena. Aro berri honetan, gutxika-gutxika, komunikatzeko elementuak irudi berrira egokituko ditu ikastetxeak.  Hori dela eta, webgunea, sare sozialak eta bulegoko materiala aldatuko ditugu, …

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.