Estimulazio Goiztiarra

Estimulazio Goiztiarra

Nevers Ikastetxearen helburuetako bat, gure ikasleen gaitasunak hasiera-hasieratik garatzea da.

Estimulazio goiztiarra haurren garuna estimulatzen saiatzen den metodologia bat da, geroagoko ezagutzen oinarri gisa balioko duten lotura neuronalak ezartzeko.

Estimulazio goiztiarraren bitartez, pertzepzio-, mugimendu-, kognizio-, hizkuntza- eta gizarte-gaitasunak indartzea lortzen dugu. Ondorioz, gure ikasleek heldutasun handiagoa lortuko dute beren garapenean zehar. Hori guzti hori funtsezko 4 programaren bidez lantzen dugu, egunero gauzatzen dira, gradualki eta modu egituratuan:

Nevers Ikastetxea

Bit Entziklopedikoen programa

Kategoria ezberdinetako irudien bitartez, neuronak estimulatzen ditugu, geroago eskuratuko dituzten ezagutzen zimenduak eta oinarriak izango diren eskemak sortuz. Era honetan, ikasleen arreta hobetzen da eta ikus-entzunezko biltegi handi bat sortzen da.

Musika-programa

Hizkuntza berriak eta musika eskuratzeko, gure ikasleek musika-instrumentu, konpositore eta lan ezberdinak ezagutzen dituzte; honek guztiak, belarria lantzen lagunduko die.

Matematika-programa

Zenbakiak, kopuruak eta eragiketa aritmetikoak erakusten dizkiegu eta horrela, hizkuntza matematikoa ulertzeko gaitasun neurologikoa garatzen dugu.

Programa eragilea

Hainbat ariketa fisiko egiten ditugu (brakiazioa, katamarka, arrastatzea…), zeintzuek oreka, lateralitatea eta esku-trebetasuna garatzeaz gain, grafomotrizitatea ere garatzen duten.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.





    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.





      * beharrezkoa.