Nevers Ikastetxean gure ikasle guztien ongizateaz, hezkuntza garapenaz eta garapen emozionalaz arduratzen gara. Izan ere, Durangoko gure ikastetxean haurtzaindegi eredu berria ari gara eraikitzen. Ezagutu nahi al dituzu haren ezaugarriak eta aukerak? Jarraitu irakurtzen, oraindik zure semea edo alaba non matrikulatu argi ez bazenuen, gaur argituko baitituzu zalantza guztiak.

Guardería en Durango

Haur hezkuntza: eskola bizitzaren hasiera

Haur hezkuntzaren lehenengo zikloa afektuen arloan eta mundua ezagutzean oinarritzen da. Hezkuntzaren lehenengo etapa honetako zutabeetako bat zure semea edo alaba ingurune seguruan ongi sentiaraztea da, bere adimena eta ezagutza lantzeko eta, aldi berean, bere nortasuna mugarik gabe garatzeko.

Funtsezkoak dira ikerketa eta arakatze jarduerak. Horregatik, estimulazio goiztiarrari esker, gure ikasleek lehen urratsak ematen dituzte hezkuntza eta ikasketen bide luzean. Koloreak, sentsazioak edo nozio espazio-tenporala izango dira, besteak beste, euren egunerokotasunaren muina. Gainera, jakin badakigu haur bakoitzak arreta berezia behar duela bere ahalmen guztia garatzeko eta etorkizuneko helburuak lortzen lagunduko dion nortasun sendoa eraikitzeko.

Nevers Ikastetxearen haurtzaindegi berriaren ezaugarriak

Haurtzaindegiari esleitutako gunea zaharberritu eta egokitzea Nevers Ikastetxean jarraitzen dugun hezkuntza ildoari eta ildo pedagogikoari jarraitzea da.

Bi mailako gune baten bitartez elkarri komunikatuta dauden bi solairutan banatutako gune jarraituak eta malguak eraiki dira haurtzaindegia hartzeko. Adin bakoitzak bere espazioa izango duhaien hazkuntza piztuko duen elementuekin, eta haien hezkuntzarako eta garapen fisiko eta intelektualerako pentsatutako xehetasun ugari izango dituzte denek. Material naturalak, marrazkiak, atseden hartzeko bereziki mugatutako zonak eta hainbat material didaktiko aurkituko ditu haurrak.

Halaber, eraikinak energia aurrezpen maila handia izango du, Ikastetxeak hartutako neurrien ondorioz: isolatze termikoa, beroa berreskuratzea, aireztatutako fatxada eta zoru bero-emailea.

Esan bezala, Nevers Ikastetxean hezkuntza proiektu guztiz berritzailean oinarritzen gara, eta ikasleen garapen fisiko, afektibo, linguistiko eta kognitibo osorako beharrezkoak diren tresnak eskaintzen ditugu. Horrez gain, guretzat ezinbestekoa da gurasoen lankidetza hezkuntza erkidegoaren alderdi aktibo gisa.

“Ikasteko pasioa garatu eta inoiz ez diozu hazteari utziko”

D´Angelo

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude