Nevers Ikastetxeko Haurtzaindegia. Matrikulazio epea, zerbitzuak, hezkuntza proiektua, egutegia eta ordutegia

Nevers Ikastetxearen Haurtzaindegi zerbitzuak ordutegi zabal eta malgua izateaz gain, instalazio berriak eta gertuko hezkuntza proiektu familiarra eskaintzen du.

Jarraitu irakurtzen gure zerbitzu guztiak ezagutzeko.

Instalazio berriak, haurren garapen naturalari egokituak

Gure instalazio berriak ezin hobeak dira 0 eta 3 urte bitarteko haurrak konfiantzaz garatu daitezen.

Haurrei gune ezberdinen inguruan ikasten, aztertzen eta jakin-mina pizten lagunduko dieten gune jarraituak ditu eraikinak. Adin desberdinei daude egokituta eta, anfiteatro bat, irakurketa txokoa, zuhaitzak, siestarako txokoa, txirristak, autobusa, senideentzako txokoa, jangela eta psikomotrizitaterako egiturak aurki ditzakegu bertan, guztiak adin desberdinentzat diseinatuak. Haien bitartez, espazioa, denbora, lateralitatea eta beste hainbat nozio barneratuko dituzte, eta baita haien gorputzarekin edo objektuekin lotutakoak, eta ikasketa berriak eta gaitasunak garatzea errazten duten egoerak ere.

Halaber, eraikina guztiz erosoa da. Aireztatze jarraituko sistemak ikasle eta irakasle guztien osasuna bermatzen du, eta berogailu erradiatzailea aparta da katamarka ibiltzeko.

Gertuko hezkuntza proiektu familiarra

Bai Nevers Ikastetxea hezkuntza proiektuak bai haurtzaindegi zerbitzuak, langile gaituak dituzte, zeinak sentikortasuna, gertutasuna eta jakintza dituzten ezaugarritzat. Arreta guztiz pertsonalizatuari esker, haur bakoitzak bere ezaugarriak eta gaitasunak garatuko ditu giro atsegin eta dibertigarrian.

Ikastetxean bertan prestatutako etxeko janaria

El servicio de comedor para todo el alumnado de Nevers Ikastetxea se basa en los principios básicos de la comida nutricional equilibrada y de producción local. Diariamente en nuestras cocinas se cocina un rico menú casero, cumpliendo sin excepción las medidas higiénicas y sanitarias.

Nevers ikastetxeko ikasle guztiek erabil dezaketen jantoki zerbitzua janari orekatuen eta tokiko ekoizpenaren oinarrizko printzipioetan oinarritzen da. Gure sukaldeetan egunero prestatzen dugu etxeko menu goxoa, eta higiene eta osasun neurri guztiak betetzen ditugu, inolako salbuespenik gabe.

Haurtzaindegiko eskola egutegia

Haurtzaindegiko egutegia ez da gainerako mailen egutegia. Haurtzaindegikoa askoz ere zabalagoa da eta familien erosotasuna aintzat hartuta dago pentsatuta. Aurten, 2020ko irailaren 1etik 2021eko uztailaren 23ra arte doa, eta Gabonetan zein Aste Santuan ere irekita egongo da.

Ordutegi zabala eta malgua

Egutegia bezala, gure haurtzaindegiaren ordutegia ere oso zabala eta malgua da sarrerei eta irteerei dagokienez. Familia kontziliazioa errazteko helburuarekin, 7:30 eta 18:30 bitartean dugu irekita.

Instalazioen bisita pertsonalizatua

Nevers Ikastetxearen haurtzaindegiari buruz gehiago jakin nahi al duzu? Ez izan zalantzarik eta zatoz bisitan. Bisita pertsonalizatuak ari gara antolatzen. Horretarako, jarraian aurkituko duzun inprimakia bete edo deitu 946 81 09 46 zenbakira.

2020/21 aurrematrikula epea zabalik daukagu!

Zure zain gaude!

    Izena (beharrezkoa)

    Abizenak (beharrezkoa)

    Telefonoa (beharrezkoa)

    Posta elektronikoa (beharrezkoa)

    Konta iezaguzu noiz noiz bisitatu nahi gaituzu eta zurekin harremanetan jarriko gara.

    He leído y acepto las condiciones.