- Irakurketa eta idazketa programa ikaskuntza-disfuntzioak artatzeko.
Nevers Ikastetxean uste dugu ikasgela hizkuntza-eredu argi eta egituratua eskaini behar duen testuinguru naturala dela, zeinetan haurren baliabideak hobetzeko jardunbideak garatzen diren.
Kontuan hartuta zer-nolako garrantzia duen hizkuntza-konpetentziak (ahozkoa zein idatzia) bizitzako arlo guztietan, eta lehen eskolaratze-urteetan zailtasun ugari sumatu ohi ditugula, 2 eta 8 urte bitarteko ikasleentzako programa sortzea erabaki zen. Programaren xedea da aipatu zailtasunei modu prebentiboan heltzea eta haiek konpontzeko berariazko plana burutzea.
Horrexegatik, gure irakasleek, irakurketa- eta idazketa-programako adituek aholkatuta eta prestatuta, lehentasuna ematen diote honakoak modu goiztiarrean antzemateari: ahozko hizkuntzarekin loturiko zailtasunak (3-6 urte), irakurketaren eta idazketaren ikaskuntza instrumentaletako zailtasunak (5-8 urte) eta izan daitezkeen arreta-defizitak (6-8 urte). Beharrezkotzat jotzen denean, psikopedagogia- eta logopedia-azterketak egiten dira, arazo bakoitzari egokitutako esku-hartzeak pertsonalizatu ahal izateko, familien lankidetza ordainezina kontuan hartuta.
Gure ustez, etxean eman daitekeen laguntza funtsezkoa da irakurketa- eta idazketa-trebetasunak lortzeko. Hori dela eta, ikastetxean familientzako prestakuntza-jardunaldiak antolatzen ditugu, askotariko gaiak hizpide (jardunbide egokiak, zailtasunen antzemate goiztiarra, dislexia, ulermenezko irakurketa…).