Project Zero Harvard
Nevers Ikastetxean Zero Harvard hezkuntza-ikerketa proiektuan parte hartzen dugu, Harvard Unibertsitatean garatua. Haurren ikaskuntza-prozesuei buruzko ikerketen diseinuan oinarritzen da: adimenaren izaera, ulermena, pentsamendua, sormena, etika eta haurren ikaskuntzaren beste funtsezko alderdi batzuk.
Proiektuaren helburua artearen inguruko hezkuntza, irakaskuntza, pentsamendua eta sormena ulertzea eta hobetzea da, eta baita gizarte eta zientzien arloan ere, norbanako nahiz erakunde mailan, hainbat testuingurutan eta diziplina anitzeko eremuetan.
Erronka honakoa da: pentsamenduaren irudikatzea adierazten jakiteko pentsatzen ikastea. Ikasleak txikitatik estimulatzen dira horren inguruan, gaitasunak hobetu eta, aldi berean, ikaskuntza sakon eta esanguratsuak sustatzeko.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan jarraitzeko errazak diren estrategia kognitibo ezberdinen bidez eramaten da aurrera, eta ikasleen pentsamendua martxan jartzen duten galdera edo baieztapen irekietan oinarritzen dira. Pentsamendu–estrategia mota honetatik abiatuz, irakasleak beren lana birplanteatzera bideratzen dira, ulermenaren aldeko pedagogia batetik. Era honetan, ikasleak eta irakasleak elkarren arteko etengabeko ikaskuntza-, egokitzapen- eta berrikuntza-egoera batean daude.