Nevers Ikastetxean esperientziatik, jakin-minetik eta aurkikuntzatik sortzen den ikasteko
modu baten aldeko apustua egiten dugu. Haur Hezkuntzan, filosofia horrek gure tailer
sentsorialetan hartzen du forma, ikastetxeko irakasleek kontu handiz diseinatu eta
abian jarritako proposamen baten bidez.
Sentitu ikasteko
Tailer hauen helburua sinplea eta sakona da aldi berean: haurrek mundua beren
zentzumenen bidez esploratzea, esperimentatzea eta ulertzea. Testurak, koloreak,
soinuak, material naturalak, argia, mugimendua… Jarduera bakoitza galderak eragiteko,
sormena pizteko eta ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko sortua da.
Tailer sentsorialen onurak
Tailer sentsorialak ez dira “gehigarri” bat, tresna pedagogiko boteretsu bat baizik. Onura
hauek ditu, besteak beste:
- Motrizitate fina eta lodia garatzea manipulazioaren eta mugimenduaren bidez.
- Sentsazioak, prozesuak eta aurkikuntzak deskribatzean hizkuntza indartzea.
- Autonomia sustatzea, proposamen bakoitzak erabakiak hartzera eta askatasunez aztertzera gonbidatzen baitu.
- Estimulazio kognitiboa: sailkatu, alderatu, eraldatu, kausa-efektua esperimentatu…
- Garapen sozioemozionala, materialak partekatzen, lankidetzan aritzen eta ikaskide bakoitzaren erritmoak errespetatzen ikasiz.
- Sormena eta irudimena areagotzea, material ireki eta egituratugabeekin lanegitean.
Azken batean: zentzumenak aktibatzen direnean, ikaskuntza biderkatu egiten da.
Gure irakasleek diseinatu eta garatutako tailerrak
Nevers Ikastetxearen nortasun-ezaugarrietako bat da, prozesu osoa -ideiatik hasi eta
praktikan jarri arte- ikastetxeko irakasleen esku dagoela. Horrek funtsezko ekarpena
ematen dio proiektuari:
- Ikasleak sakon ezagutzen dituzte eta jarduera bakoitza beren beharretara
egokitzen dute. - Gure proiektu pedagogikoarekin koherenteak diren proposamenak diseinatzen
dituzte. - Hurbiltasunetik, behaketatik eta erritmo indibidualekiko errespetutik laguntzen
dute.
Tailer sentsorialek nor garen islatzen dute: haurtzaroaren indarrean sinesten duen
ikastetxe bat gara, maitasunez eta gertutasunez laguntzen duena, eta esperientzian
oinarritutako hezkuntza aberatsaren alde irmo egiten duena. Nevers ikastetxean
esploratzen eta gozatzen ikasten dugu. Horrela eraikitzen direlako bizitza osorako
ikaskuntzaren oinarriak.