Estimulazio goiztiarrak haurraren garapen fisikoa, kognitiboa, emozionala eta soziala estimulatzea bilatzen duten esku-hartzeei egiten die erreferentzia; hau da, txikiagoak direnean eta, beraz, jarduera horien aurrean harmen eta eraginkortasun handiagoa dutenean.

Adin txikikoentzat erakargarriak diren jolas edo ekintzen bidez, haurraren gaitasunak eta trebetasunak suspertzen dira, eta haurraren garapenean izan daitezkeen gabeziak gainditu edo prebenitu. 

Haurrek, txiki-txikitatik zailtasunak izan ditzakete hainbat arlotan (kognitiboa, motorra, hizkuntza edo soziala) horiei aurre egiteko eta saihesteko ekintza zehatzak behar dituztenak, arazo konplexuagoak bilakatu baino lehen. Hori dela eta, programaren arrakastarako funtsezko premisetako bat detekzio goiztiarra da.  

Nola dakit nire seme-alabak laguntza hori behar duela?

Lehenik eta behin, lasai. Gure seme-alabak garapenean zailtasunak dituela konturatzen ez bagara, osasun-, hezkuntza eta gizarte-eragileak ohartuko dira.  

Haurtxoaren bizitzako lehen hilabeteetatik, pediatrak, ohiko azterketen bidez, arretaz behatzen du eta haren garapen egokia zaintzen du (kanpoko estimuluen aurrean behar bezala erantzuten du, mugikortasun ona eta malgutasuna erakusten ditu, aktibo agertzen da, etab.).

Hezitzaileak dira eskola-etaparen hasieratik adin txikikoari arreta handiz behatzen dioten beste eragile batzuk, haurraren alderdi guztiak (kognitiboa, fisikoa, soziala eta emozionala) era egokian garatu daitezen. Gainera, egunerokotasunean egin dezaketen behaketaz gain, test zehatzak ere egiten dituzte izan daitezkeen zailtasunak detektatzeko, hala nola, zailtasun kognitiboak (arreta, pertzepzioa edo memoria, besteak beste), zailtasunak hizkuntzan edo arlo emozionalean.Premia horiei erantzuten dieten beste eragile batzuk Gizarte Zerbitzuak dira. Horiek langile kualifikatuak dituzte (psikologoak, hezkuntza-espezialistak, gizarte-integratzaileak, etab.), adin txikikoarengan hautematen duten edozein arazoren aurrean arreta goiztiarreko programa abian jartzen dutenak.

Arreta Goiztiarrak zein tratamendu eskaintzen ditu?

Haurrak dituen zailtasunen eta horien mailaren arabera, eskainiko zaion laguntza desberdina izango da, baina, oro har, hauek dira arreta goiztiarrean lan egiten duten arloetako batzuk:

  • Fisioterapia
  • Logopedia
  • Psikomotrizitatea
  • Estimulazioa
  • Laguntza psikopedagogikoa
  • Psikoterapia

Familia, prozesuaren gakoa

Zure seme-alabak zailtasunak dituela entzutea ez da erraza, zailtasun horiek direnak direla ere, baina egia esan, familiaren laguntzarik eta babesik gabe ez da arreta goiztiarrik egongo eta, beraz, antzemandako zailtasunak denborarekin arazo larrian bilakatu daitezke.

Arazo honetaz kontziente izanik, Arreta Goiztiarreko profesionalek familiak inplikatzen dituzte, haiekin lankidetzan aritzen saiatuz, prozesua ulertzen lagunduz eta, aldi berean, haurrekin etxetik lan egiteko beharrezko tresnak ahalbidetuz.

Haurrari laguntzeko sare bat da, ikaskuntza giro seguru eta egituratu bat ahalbidetzeko, oztoporik gabe hazten laguntzeko.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.