Nevers Ikastetxean ikasleen ikaskuntza dinamikoa eta esanguratsua izan behar dela uste dugu. Horregatik, urteak daramatzagu Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (POI) aldeko apustua egiten. 

Zer da POI?

POI metodologia bat da, non ikasleek proiektuen bidez ikasten duten. Datuak buruz ikasi beharrean, ikasleek inguruko arazoak ikertu eta konpontzen dituzte. Hala, beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dira, eta gaitasun garrantzitsuak garatzen dituzte, hala nola sormena, talde-lana, arazoak konpontzea eta pentsamendu kritikoa.

Nola funtzionatzen du?

  • Proiektu erreala: Beraien interesa pizten duen galdera edo erronka bat aurkezten zaie. 
  • Ikerketa: Ikasleek informazioa bilatu, experimentatu eta ideiak garatzen dituzte arazoa konpontzeko.
  • Talde-lana: Ikaskideekin elkarlanean aritzen dira ezagutzak partekatzeko eta erabakiak hartzeko.
  • Pentsamendu kritikoa: Proiektuan zehar “pentsamendu errutina” desberdinak egiten dira ikaslegoaren pentsamendu kritikoa sustatzeko. Egindako lanari, lankideekin lan egiteko moduari, etab. buruzko hausnarketa izan daiteke. 
  • Aurkezpena: Amaieran, ikasitakoa familien eta ikaskideen aurrean erakusten dute.

POI metodologiaren onurak

  • Motibazioa: Beraien errealitatetik gertu dauden gaien inguruan lan egitean, ikasleak motibatuago daude.
  • Bizitzarako trebetasunak: Ikerketa eta lankidetza bezalako gaitasun praktikoak garatzen dituzte eta, horrek, errealitatera begirada sakonago batekin hurbiltzen laguntzen die.
  • Ikaskuntza sakona: Kontzeptuak hobeto ulertu eta barneratzen dituzte egoera errealetan aplikatzen dituztelako.
  • Autonomia: Autonomia eta iniziatiba pertsonala sustatzen dira, beren ikaskuntzaren erantzule baitira.

POI metodologiaren helburua ikaslegoa erabakiak hartzeko, talde-lanean aritzeko, elkarbanatutako lidergotzarako edo ezagutza sakonago baten bilaketarako gaitzea da, beren bizitzetatik gertu dauden ikaskuntza-egoeren bidez. Ikasitakoa komunikatzeak edo proiektu, erakusketa, dantza edo antzerkiaren bidez erakusteak, gainera, bizitzarako beharrezkoak diren komunikazio-trebetasunak garatzen laguntzen die. 

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.