Familia askok jakin nahi izaten dute seme-alaben gaitasunak eta trebeziak sustatzeko eskolaz kanpoko jarduerarik egokienak zein diren, seme-alabei karga handiegia jarri gabe. Eskolaz kanpoko jarduerak oso onuragarriak dira txikienentzat, trebakuntza osatzeko lagungarriak baitira, eta ikastetxeko beste kide batzuekin sozializatzeko ere bai.
Nevers Ikastetxeak aholku batzuk eman nahi dizkizu erabakia hobeto hartzen laguntzeko.
Hainbat aukera eskolaz kanpoko jardueretan
Gero eta mota gehiagoko eskolaz kanpoko jarduerak daude. Ohikoa da gure seme-alabentzako egokiena eta komenigarriena aukeratzerakoan zalantzak izatea. Jarduera artistikoak, musikalak, kirol arlokoak, hizkuntzak eta eskolan laguntzekoak ere badaude; ¿zein izan daiteke egokiena zuen semearentzat edo alabarentzat?
Orain arte eskaririk gehienak kirol eta musika arloko eskolaz kanpoko jarduerek izan dituzte. Gaur egun, ordea, oso modan daudeadimen emozionala edo arreta sustatzeko jarduerak.
Jarraian dituzu zure semearen edo alabaren eskolaz kanpoko jarduera aukeratzen laguntzeko jarraibide batzuk:
- Haurrak aukeratutakoa. Funtsezkoa da haurraren zaletasunak eta interesik handieneko arloak kontuan izatea. Haurraren iritzia jakin behar da, beraien beharrak eta nahiak adierazteko gai baitira.
- Oreka. Eskolaz kanpoko jarduerarik onena da gorputz-adierazpena eta mugimendua alderdi akademikoaren eta kognitiboaren garapenarekin lotzen dituena. Taldeko jolasak sustatuz gero, gure seme-alabei besteekin moldatzen, sozializatzen eta lankidetzan ibiltzen lagunduko diegu. Gainera, beste balio batzuk ere garatuko dituzte, esaterako, komunikazioa eta enpatia. Yoga, taldeko kirolak edo karatea oso egokiak dira horretarako.
- Artea, beti abangoardian. Emozioekin konektatzeko, eskolaz kanpoko jarduera artistikoak dira egokienak. Lagungarriak dira sormena sustatzeko.
- Hizkuntzak edo errefortzuko klaseak. Oso egokiak edozein hizkuntza hobeto ikasteko edo zailtasunik handieneko gaietan aurrera egiteko.
- Jarduerak konbinatu. Onuragarria da eskolaz kanpoko jarduera akademikoak eta ludikoak konbinatzea, erakargarriagoak eta dibertigarriagoak izateko.
Gure webgunean daude azalduta eskaintzen ditugun eskolaz kanpoko jarduera kulturalak eta kirol arlokoak, nahiz eguerdian nahiz arratsaldez eskaintzen direnak.