Nevers Ikastetxean arrakasta handiz lortu dugu maila aurreratua heldutasun teknologikoan (IKT)

Gaur egun IKT tresnak funtsezkoak dira eta argi ikusi dugu hori azkenaldian, batez ere azkenengo ikasturtean. Ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzak teknologia berrien arloko heldutasun mailaren ikuskaritza egin digu eta Nevers Ikastetxeak mailarik handiena lortu du: maila aurreratua. 

Gure irakasleen eguneroko lanari esker eta zentroaren kudeaketa pedagogikoei esker, abangoardian gaude beti eta Nevers familia handi bat dela argi geratu da, bere informazio eta komunikazio prozesuak hobetzeko apustua egunero egiten duen familia handia; prozesu horiek oso lagungarriak baitira ikasleen ikasketetarako eta guraso guztiei laguntzeko, seme-alaben heziketa eta ongizatea baita gurasoen lehentasuna. 

Baina zer da ziurtagiri hori? Labur azalduko dizugu jarraian.

Heldutasun teknologikoaren eredua: hezkuntza-berrikuntza

Heldutasun teknologikoko maila aurreratuak ezaugarri hauek berresten ditu:

  • Tresna teknologikoen erabateko aprobetxamendua. Osoko heziketa teknologikoa da gakoa, eta horretarako egunero eta etengabe sartu behar da ikasgeletan, bitarteko digitalen ezagutza handia izan dezaten eta horiei esker ikasleek gaitasun eta trebezia pertsonalak hobeto gara ditzaten. 
  • Azpiegiturak. Ekipo informatikoak funtsezkoak dira sistema informatiko ona izateko. Hor sartzen dira sareak, aplikazioak eta maila eta gela bakoitzarentzako dagoen ordenagailu kopurua. Heldutasun informatikoa eta edozein azterketa edo lan egiteko baldintzarik hoberenak eskutik doaz.
  • Irakasle trebeak. Nahiz irakasleek nahiz administrazioko langileek beharrezko gaitasunak eta ezagutzak izan behar dituzte, eta etengabeko prestakuntza jaso.

Ziurtagiri hau lortzeko ezinbestekoa da zentroa behar bezala egokituta egotea Hezkuntza Sailak markatutako helburuetara eta baita ikasle guztien beharrak estalita egotea ere. 

Nevers Ikastetxea: abangoardia ikasgeletan

Nevers Ikastetxeak 1×1 proiektua erabiltzen du, hau da, ikasle bakoitzak Chromebook bat du LH 5etik DBH 4ra. Proiektu honen bidez, ikasleek gaitasun digitala eskuratzen dute. Aldi berean, idazkaritza edo kudeaketa akademikoa, esaterako, erabat informatizatuta daude, ahalik eta zerbitzurik hoberena eskaini ahal izateko. 

Beraz, gizarte gero eta digitalizatuago honek jartzen dizkigun erronkei aurre egiteko moduan gara Nevers Ikastetxean. Izan ere, denborak aurrera egin ahala, garai bakoitzeko inguruabarretara egokitu behar dira nahiz ikasteko modua nahiz irakastekoa. Ikastetxea oso toki egokia da zeharkako eskumen hauek garatzen ikasteko, heziketa irekia, interpertsonala, lankidetzazkoa, sortzailea eta, batez ere, motibatzailea eskaintzeaz gain. 

IKTek ikasketa-planetan eta zure seme-alaben ikaskuntzan duten eragina erabakigarria da seme-alaben lan-etorkizunerako.

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude