Nevers Ikastetxeatik gure hezkuntza metodologiari buruzko informazioa eskaini nahi dizugu. Hori dela eta, estimulazio goiztiarraren gaiari helduko diogu, kontzeptu berritzailea eta beharrezkoa baita gaur egun ikastetxeen esparruan.

Bizitzako lehenengo urteak oinarrizkoak dira gaztetxoenen hezkuntzan zimendu on batzuk lantzeko, beraz, erabat ezinbestekoa da hainbat trebetasun eta gaitasun sustatzea haurren garapen progresibo eta ezin hobea lortzeko, besteak beste, ideia eta sentimenduen adierazpena. Lehenengo une horietan eraikitzen dira ere lekualdatzeko autonomia, komunikazioa eta hizkuntza, hitzezkoa zein ez-hitzezkoa, elkarrekintza sozialaren bidez eta hurbileneko ingurunearen eraginaren bidez.  Eta horretarako, Nevers Ikastetxean, berariazko prestakuntza duten diziplina anitzeko taldeek diseinatutako eta burututako programa bereziak jarraitzen ditugu, haurren garapen fisiko, emozional eta kognitibo egokiari laguntzea helburu nagusitzat duten hainbat jarduerarekin.

Baina, zertan oinarritzen dira programa horiek?

Aurretik aipatu izan dugun bezala, haur bat jaiotzen denetik eta 6-7 urte inguru betetzen dituen arte, garrantzitsua da haur bakoitzaren burmuina estimulatzea, geroago bizitzan zehar ezagutzak eta ikaskuntzak jabetzeko oinarri izango diren konexio neuronalen sare on bat izan dezan lagunduz. Azkeneko ikerketak eztabaidaezinak dira: burmuinaren plastizitatea hain da handia une horietan ezen, estimulazio goiztiarraren bitartez, hainbat gaitasun bultzatzen direla, hala nola, pertzeptzio trebetasunak, trebetasun motoreak, kognitiboak, linguistikoak eta sozialak.

Nevers Ikastetxean eguneroko 4 programa gradual eta egituratu ditugu estimulazio goiztiarra lantzeko:

programa de Bits Enciclopédicos

Bit entziklopedikoen programa

Irudien bitartez, hainbat eskema sortu eta zimendatzen dira haurren garunean. Hori eginez, haien arreta hobetzea eta haien mundu bisuala eta entzumenezkoa indartzea lortzen dugu.

programa musical

Programa musikala

Belarria heztean oinarritzen da batez ere. Konpositore handiak, musika tresnak eta obrak ez dira ezezagunak izango.

programa matematico

Programa matematikoa

Trebetasun motorearen garapenean datza, zeinetan zenbakiak, eragiketa aritmetikoak eta kopuruak erakutsiz, matematiken ulermen on bat lortzen den.

programa motor

Programa motorea

Hainbat ariketa fisikoren bitartez oreka, lateralitatea eta esku-trebetasuna bezalako gaitasun eta trebetasunak indartzen dira. Psikomotrizitatearen garapena haurtzaindegian eta haur hezkuntzan ezinbestekoa da ongizate oso eta erabateko bat izateko.

Laburbilduz, jarduera atsegin, entretenigarri eta ludikoen errutinek burmuinaren funtzioak indartzen laguntzen dute eta, gainera, ikasleak haien ingurune sozialean hobeto moldatzea eragiten dute, behar adinako autonomia eta independentziarekin, etapaz etapa.

Estimulazio goiztiarraren onurak

Jarraian eta amaitzeko, modu zehatz eta eskematikoago batean azpimarratu nahi ditugu estimulazio goiztiarraren onura handiak:

  • Jakin-mina eta behaketa estimulatzen ditu.
  • Ikasketa prozesu on bat estimulatzen du, bai maila intelektualean, bai maila psikomotorean.
  • Burmuinaren funtzioak indartzen eta garatzen ditu.
  • Hizkuntzetik edo oroimenetik eratorritako arazo posibleak identifikatzen laguntzen du.
  • Heldutasuna sustatzen du.
  • Alderdi afektiboa estimulatzen du.

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.